Agenda21 parte-hartze foroa

2013-06-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lasarte-Oriako Udalak, Tokiko Agenda 21eko prozesuaren eremuan, 2006. urtean bere Ekintza Plana onartu zuen. Ordutik, Ekintza Plan honek iraunkortasunaren aldeko pausuak ematen lagundu digu. Arlo ezberdinak jorratu ditugu, mugikortasuna, energia, hondakinak, lurralde antolamendua edo garapen ekonomikoa, besteak beste.

gehiago irakurri

Uda honetan goza dezagun parkeetan!

2013-06-14 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Udala

2012. urtean Lasarte-Oriako Udalak Pausoz pauso Auzoz auzo ekimena jarri zuen martxan eta udalerriko auzo guztietan bilera asko egin ziren. Bilera hauetan proposamen ugari  jaso zituen Udalak, eta hauen artean, puntu oso garrantzitsu bat parke eta kaleen garbiketari zegokiona da eta zehatz mehatz txakurren kakek sortzen dituzten arazoena.

gehiago irakurri

Okendo plazan eta Askatasuna parkean hondakinak bereizteko zaborrontziak jarri dira

2013-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Erdiguneko gune hauetan, bere erabilera dela eta, zikinkeria asko sortzen da, batez ere aste bukaeretan. Orain artean, baziren zaborrontziak parkean zehar sakabanaturik baina ez dute behar bezalako erabilerarik izan. Beraz, eta Udalak birziklatzearen aldeko apustu bat eginez, espazio hauek koloretako zaborrontziez hornitzea erabaki du.

 

 

gehiago irakurri

Larunbat honetan txirrinda lasterketa izango da

2013-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Ekainaren 15an, larunbata, Buruntzazpi txirrindularitza eskolak txirrinda lasterketa antolatu du Udalerriko kaleetan zehar. Zehazki, arratsaldeko 16etatik 17:30etara izango da eta lasterketaren zirkuitua ondoko kaleetan zehar pasatuko da: Geltoki kalea, Lau bide, Uistin, Blas de Lezo.

gehiago irakurri

Tximistarreta parkearen parte-hartze egitasmoaren aurkezpena

2013-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Tximistarreta gunearen izena herritarren parte-hartze bidez aukeratu zen eta horrek hirigintzan herritarrek zer esana izan dezaten hasiera bat suposatu zuen.  Behin harri hau jarrita, kontuan hartu beharra baitago espazioaren eraikuntza eta ingurunearen diseinuak bertako erabiltzaileen bizitzan garrantzi handia izango duela.

gehiago irakurri

Zerbitzu orokorrak parkeen konponketekin jarraitzen dute

2013-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udaleko zerbitzu orokorren departamentuak udalerriko parkeen konponketekin jarraitzen dute eta pixkanaka guztiak hobetzea espero dute. Oraingo honetan brigiten atzeko parkean (ahateen parkea) kokatua dagoen autobusa egoera txarrean zegoenez berritu eta pintatu egin da. Eta pintatzerakoan Lasarte-Oriako hiribusaren "manttangorriaren" itxura eman zaio, garraio publiko hori indartzeko asmotan.

gehiago irakurri

Udalbatzarrean hartutako erabakiak

2013-06-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo, 2013ko ekainaren 11ean, buruturiko udalbatzarrak 12 puntu izan zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Gaur burutuko da ekaineko ohiko Udalbatzarra

2013-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak gaur ASTEARTEA, EKAINAK 11, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian eta bertan 13 puntu tratatuko dira.

gehiago irakurri

Udalak aurtengo San Pedro jaiak aurkeztu ditu

2013-06-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

2013. urteko San Pedro jaiak berriro ere gainean ditugun honetan, aurtengorako prestatutako egitaraua aurkeztu eta festetako beste hainbat xehetasunen inguruko azalpenak eman ditu Tasio Arrizabalaga Gazteria, festak eta kirola departamentuko arduradunak aurtengo omenduekin inguratua.

gehiago irakurri

Euskara ezagutzeko oinarrizko hiztegitxoak aurkeztu dituzte

2013-06-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa | Euskara eta Hezkuntza

Aldundiko Marcos Nanclares, Topaguneko Iker Martinez de Lago eta Pablo Barrio alkateak oinarrizko komunikaziozko hitz eta esamoldeak munduko 28 hizkuntza ezberdinetatik euskarara itzultzen dituzten hiztegitxoak aurkeztu dituzte.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna