Sailak > Osasuna eta Ingurumena

Osasuna eta Ingurumena

“Baratza balkoien” ikastaroan parte-hartzeko epea ostiralean amaituko da

2015-05-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Udala

Aste berdearen barruan norberak bere etxean baratza osatzeko ikastaro hau proposatze du aurten Udalak. Tailerra doain da, 20 pertsonako taldeak antolatuko dira gehienez eta Udal-Pabiloian (Lanbide eskolan) emango da, datorren ekainaren 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, urtero antolatzen dugun aste berdearen barruan.

gehiago irakurri

Baratza zure balkoian landatzeko ikastaroan izen emateko aukera

2015-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

“Baratzea nire balkoian” izenburuarekin, herritarrari bere etxean baratze bat izateko aukera duela erakutsi nahi dugu, ekoizleen mundura gerturatuz. Honetarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinak erakutsiko dituen tailerra antolatuko dugu. Aldi berean, garrantzi handia eman nahi diegu 0 kilometro kontzeptuari, garaian garaikoa kontsumitzeari eta ekoizpen ekologikokoa izateari, dena modu praktikoan, egindo dela.

gehiago irakurri

Goiegiko magalean kimu landaketak aurtengo zuhaitzaren eguna ospatzeko

2015-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Zuhaitzen Egunaren XXIIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten, gaur, martxoaren 17an, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Ondoren, martxoaren 25an Udalaren Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak, Sexuen arteko -Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, Erretiratuen Elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere.

gehiago irakurri

Negu honetan Udala hainbat zuhaitzen kimaketa eta moztea burutzen ari da

2015-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero, garai honetan, hainbat zuhaitz kimatzen dira: batzuetan zuhaitzak ihartu egin ohi direlako edo erortzeko arriskuan daudelako, eta besteetan haien osasun-egoera ez delako ona eta konponbiderik ez dutelako. Gainera, askotan bizilagunak izan ohi dira, sortzen dituzten enbarazuak direla medio, zuhaitzak mozteko eskatzen dutenak.

 

gehiago irakurri

Udalak 40 familia gehiagok auzo konposta egiten hasteko bi gune jarri ditu

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lehengo urtean Sasoeta eta Atsobakar auzoetan bi etxola jarri ziren bertako bizilagunek auzo konposta egin ahal izateko. Hemendik aurrera berriz bi etxola gehiago jarriko dira: bata Zapategi kalean eta bestea Basaundin. Bertan, 40 familiek parte hartu ahalko dute eta Udaletxea arduratuko da hasiera batean prozesu guztia ondo egin dadin.

gehiago irakurri

Hurrengo astean osasun jardunaldiak izango dira

2014-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero garai honetan egin ohi den moduan, datorren astean, azaroak 24tik – 28ra, XXII. Osasun Jardunaldiak ospatuko dira Manuel Lekuona Kultur Etxean hitzaldi aretoan arratsaldeko 19:00etatik – 20:30etara.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna