Aurtengo San Pedro jaiak ere ikusgai izango dira telebistan

2013-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lehengo urtean bezala aurtengo San Pedro jaietan ere ekainaren 28ko goizeko umeen eta arratsaldeko guztion txupina telebistaz ikusteko aukera izango dugu hamaika telebistari esker.

Emisioak ekainaren 29an izango dira eta orduak: 14:00, 16:00 20:00, 22:00 eta 23:00

Gainera, interneteko orrialde honetan ere ikusgai izango da egun berdinetik aurrera.

Gozatu eta hemen duzue lehengo urtekoa aurrerapen gisa. IKUSI BIDEOA

 

gehiago irakurri

Uztailaren 2tik 12ra kirol udalekuak

2013-06-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaiotako neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.

 

gehiago irakurri

Uztailaren 1tik aurrera ospitaleetara doazen autobusak kale nagusitik pasako dira

2013-06-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gure udalerria gurutzatzen duten bi lineak aldaketak izango dituzte hurrengo uztailaren 1tik aurrera zerbitzua hobetzeko helburuarekin. Ibilbide berriek, lasarteoriatarrei ospitaleetara joateko autobusak kale nagusiko hiru geltokietan  hartzeko aukera emango die, Tajamarko errotondara gerturatzeko beharrik izan gabe.

 

gehiago irakurri

Herriko festak direla eta, “Manttangorri” hiri-busaren ibilbidean aldaketak izango dira

2013-06-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herriko festak direla eta, ibilgailuen trafikoa moztu egingo da kale nagusia 32an kokatzen den errotonda eta Tajamarko errotondaren artean ekainaren 28ko goizeko 11etatik uztailaren 2ko gaueko 00:00ak arte. Beraz, arrazoi horregatik, hiri-busaren ibilbideak zenbait aldaketa jasango ditu.

 

 

gehiago irakurri

Uda honetan parkeetan gozatu ahal izateko bilera burutu zen joan den asteazkenean

2013-06-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak parkeen garbiketari irtenbide bat emateko helburuarekin egitasmo berri bat jarri du martxan. Gaur egun, Lasarte-Oriak zenbait zelai eta parke ditu erdigunean eta erabilpenean ardura gehiago jarri ezean, zaila egiten da hauetan behar  bezala gozatzea. Beraz, zenbait zaborrontzi berri kokatu dira eta auzoz auzo bileretan identifikatu zen arazo aipatuenari, txakurren kakei dagokienari hain zuzen, gizarteratzeari ekin zaio.

 

gehiago irakurri

ESKUALDEKO AUTONOMO ETA MERKATARIEI ZUZENDURIKO JARDUNALDIA LASARTE-ORIAN

2013-06-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Euskal Autonomoen Elkarteak (AVA), Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako Bulegoak eta Donostialdea Mendebaldeko udalek Autonomo eta Merkatariei zuzenduriko jardunaldi bat antolatu dute. Horren helburua eskura dituzten baliabide eta dirulaguntza ezberdinei buruz informatzea da

gehiago irakurri

San Pedro jaietako egitaraua

2013-06-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

San Pedro jaietako egitaraua betiko moduan Udalerriko atari gutzietan banatzen ari gara baina formatu digitalean izan nahi duenak ere eskura dauka gaurtik aurrera webgune honetan. Modu honetan ez zaizu ezer ere pasatuko aurtengo festetan.

gehiago irakurri

Ireki da kirol taldeek diru-laguntzak eskatzeko epea

2013-06-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Gaurtik aurrera, ekainak 18, 2013ko kirol arloko diru-laguntzetarako deialdia zabalduko da eta hilabeteko epea izango da hauetara aurkezteko. Diru-laguntza hauek lerro ezberdinetan banatzen dira eta kirol elkarte nahiz taldeek bat baina gehiagotara aurkezteko aukera dute. 

gehiago irakurri

Udako euskara ikastaroak zabalik

2013-06-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Lasarte Oriako Udal Euskaltegiak Udako Euskara Ikastaroak Zabalik ditu. Nagusiki egiaztapen mailen azterketa prestatzeko ikastaroak izango dira, astelehenetik ostiralera, 3 orduko saioetan banaturik. Ikastaro hauentzako diru-laguntzak ere izango dira, hauek jaso ahal izateko betebeharreko baldintzen informazioa euskaltegian bertan emanten dute.

gehiago irakurri

Sexuen arteko bizikidetzarako emakume-zentroaren kudeaketa

2013-06-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Maiatzak 31an Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu Sozialak, Inmigrazioak, Kooperazioa, Enplegua eta Emakuaren Batzorde Informatiboak orain arteko emakumeen zentro zibikoko kudeaketa aldatuko duen baldintza plegu berri batzuk onartu zituen. Eta lehengo asteko ostiraletik, ekainaren 7tik, aurrera proposamenak aurkezteko lehiaketa martxan dago.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna