Albisteak
Euskara ezagutzeko oinarrizko hiztegitxoak aurkeztu dituzte
2013-06-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa | Euskara eta Hezkuntza
Aldundiko Marcos Nanclares, Topaguneko Iker Martinez de Lago eta Pablo Barrio alkateak oinarrizko komunikaziozko hitz eta esamoldeak munduko 28 hizkuntza ezberdinetatik euskarara itzultzen dituzten hiztegitxoak aurkeztu dituzte.
Nakamu! Diam nga fanan! -wolof-
¡Iabas! ¡Saba eljeir! -hassaniya-
Dios asqui uru churatan! -aymara-
Imaynalla! Allin p´unchai! -quechua-
Mba´éichapa! Mba´échapa nde ko´e -guarani-
Ciao! Buon giorno! -italiera-
Olá! Bom dia! -portuguesa-
Hola! Buenos días! -gaztelania-
Kaixo! Egun on guztioi!
Lasarte-Orian halako formularen bat erabili agurra egiteko eta beti topatuko duzu pertsonaren bat Nakamu! ¡Iabas! Imainalla! Ciao! Hola! edo, Kaixo! erantzungo dizunik. Ez da zaila ulertzen, munduko 70 herrialdetatik etorritako lagunak konpartitzen dugu Lasarte-Oria, eraikitzen dugu Lasarte-Oria. 70 hizkuntza baino gehiago, beraz. 70 kulturak, ohiturak, ikuskerak, aburuk... Milaka emozio eta sentipen.
Astearte honetan bertan, beste ekitaldi batean, esaten genuen: Lasarte-Oriak Santiagora zihoazen bide gurutzagunean omen du jatorria; bide horiek, geroago, errege-bide eta N-1 errepidea bihurtu ziren. Hortik apaizetxearen erronbo-forma, bi ardatz horien gurutzagunean baitago, herriaren erdialdean. Esan daiteke, beraz, historikoki, lasarte-oriatarrok bidaiariak garela, leku honetan finkatuz joan garen bidaiariak. Lasarte-Oria gure iritsierako geltokia da.
Beraz, Lasarte-Oriako Udalak garbi du gai honek duen garrantzia, eta beste batzuen artean bidaiari hauen etorreran sakontzeko lanketa egiten ari da. Zehazki, badira hilabete batzuk ONKI XIN harrera protokoloa diseinatu zela Gizarte Zerbitzuak, enplegua, inmigrazioa, kooperazioa eta emakumea departamentutik eta gauzatze lanetan ari dira momentu hauetan.
Proiektu horren barnean, harrera lanetan aritzen diren Udal langileekin bilerak egin eta etorkizuneko zerbitzuaren prestaketan lanean ari dira. Garaia iristen denean bidaiariek erroldatzea erabakitzen dutenean Lasarte-Oriako Udalaren partetik ahal den harrera osatuena izan dezaten.
Beste alde batetik, Topaguneko lagunekin ere Harrera gida bat prestatzen ari da protokolo horretan txertatzeko eta lasarteoriatar berriek laguntza bat izan dezaten gure herria ezagutzeko orduan. Eta batez ere euskara eta euskal kultura, hezkuntza eta elkartegintzaren inguruko informazioa izan dezaten, askotan zailtasun handienak bide horretan topatzen baitira.
Guzti hau, hurrengo ikasturtean jarriko da martxan eta hiztegitxo hau ere lanerako tresna interesgarria izango da. Momentuz, Udal eraikin guztietako harreretan jarriko dira aleak eta betiko moduan hizkuntza arazo bat izan ez dadin saiatuko da Udala.