Sailak > Kirola
Kirola
NEGUKO ORDUTEGIA UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN
2016-08-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Irailaren 1etik aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiakin irekiko dira berriro.
Kiroldegian: Astelehenetik ostiralera 7etatik 22,30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.
Kirol Gunean: Astelehenetik ostiralera 15:30etatik 22:30etara, larunbatetan 9etatik 20etara, eta igandetan 9etatik 13etara.
2016 - 2017RAKO KIROL JARDUERAK
2016-08-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Irailaren 1ean zabalduko da Udal Kiroldegian egiten diren kirol jarduera ezberdinetan izena emateko epea.
Jardueren eskaintza zabala da, bai uretan eta baita lehorrean ere, eta pertsona heldu nahiz gazteei zuzenduta dago.
Orain arte ezagunak diren jarduerei (Aerobika, Pilatesa, Indoor-txirrindularitza, Zunba…) ikasturte honetako eskaintzan ondoko hauek erantsiko zaizkie: JUMPFIT, MULTIFITNESS helduentzat eta GAZTE FUNKI gazteenentzat.
Kiroldegi proiektu berri bat egiteko proposamen teknikoak osatuko ditu Udalak
2015-04-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Kirol-instalazioei dagokienez, herritarrek zein behar eta zein arazo dituzten ezagutzea da ezinbestekoa. Hori dela eta, kirol-sailak honi dagokionez eskura zuen informazio guztia bildu, kontrastatu eta konprimitu da, eta Lasarte-Oriako kirol-instalazioen azterketa osatu da. Guzti hau jasota, orain Kirol eta Hirigintza sailak kiroldegi proiektu berri baten proposamen teknikoak egiten hasiko dira.
Lasarte-Oriak jada badu Kirol eta jarduera fisikoaren plan bat
2015-03-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Lasarte-Oriako udaleko kirol departamentuak, 2014. urtean zehar erronka nagusi bati erantzun nahi izan dio: herriko kirol eta jarduera fisikoaren azterketa orokorra eta plan estrategikoa burutzea. Ideia, izatez, herriko kirol elkarteak eta udalak biltzen dituen Kirol Mahaitik jaio zen, herriko kirol arloan behar garrantzitsuak daudela jakinik, hauei erantzun orokor bat emateko nahiez. Horrela bada, urte oso batean zehar egindako lanketaren emaitza da gaurkoan aurkeztera gatozena.
Mugikortasun mugatua dutenentzako aldagelak egin dira igerilekuan
2015-02-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Orain artean kiroldegiko instalakuntzak pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko hainbat arazo izan dituzte bere jatorriko diseinua dela eta. Hauen artean nagusia igerilekura iristeko gainditu beharreko eskailerak izan dira beti. Orain artean, mugikortasun mugatua zuten herritarrek beheko aldageletan aldatu eta sarreran dagoen igogailuan igo behar izaten zuten igerilekuaren mailara.
Asteazken honetan Kirol planean parte hartzeko lehenengo saioa izango da
2014-11-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Aste honetan 6tik 16 urtera bitarteko haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta kirolaren praktika lantzeko proposamenak egiteko aukera izango duzue herritarrok. Horretarako asteazkenean , azaroak 19, arratsaldeko 18:30etan Kiroldegiko sarreran egon beharko da.