Udaleko arduradunak ostalariekin bildu dira
2013-06-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Azaroan hasitako bidetik, beste behin ere Udala ostalariekin bildu da zenbait gairen inguruan hitz egin eta ekarpenak jasotzeko Villa Mirentxun eta bertan, hirigintza eta enplegu eta Udaltzaingoko arduradunak izan dira.
Udala eta Aterpearen arteko elkarlan hitzarmena
2013-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
2012ko azaroan sektorekako hiru parte-hartze prozesu hasi ziren: lehengoa merkatariei zuzendua, bigarrena ostalariei eta azkena zerbitzu pertsonaletan lan egiten duten enpresei. Hauetatik 65 proposamen identifikatu eta beraien lehentasunaren arabera ordenatu ziren.
Udaletxeko arduradunak, enpresa komitea eta langileak bileran
2013-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Asteazken honetan Udaletxeko Gizarte zerbitzuetako departamentuko arduraduna den Gorka Lizarraga zinegotzia Atsobakarko erresidentziako langileekin bildu zen, jasaten ari diren arazo laboralen inguruan hitz egiteko eta ahal den neurrian laguntza eskaintzeko.
Udalaren irudi korporatibo berria aurkeztu da
2013-06-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Irudi honek ezaugarri asko batzen zituen eta proposamenak bi kontzeptu uztartu nahi zituen; alegia, batetik, udala (erakunde gisa) eta, bestetik, herritarra (gizarte anitz, plural eta parte-hartzailea). Eta horri heldu zion Udalak hasierako unetik, Lasarte-Oriaren bereizgarriak ezin baitzuen forma bat edo kolore bakar bat izan, guztien batura bat baizik. Aniztasuna.
Udalbatzar berezia
2013-06-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Sasoeta zumaburu eta Landaberri ikastexeetako lehen mailako haurrak Udaletxean izan dira politikarien lekuetan eserita ospatu duten Udalbatzar berezi batean, Lasarte-Oriako eskola Agenda 21 programaren barruan.
Aste berdea martxan PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU
2013-06-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Aurten Ingurumenaren mundu mailako egunaren leloa PENTSATU-ELIKATU-AURREZTU izango da, elikagaien hondakinak eta xahutzeak saihestea da helburu nagusia.
FAO (Nazio Batuen Elikagai eta Nekazaritza erakundea)-ren datuen arabera, gure planetan, urtean 1,3 bilioi tona elikagai alferrik galtzen dira; bestalde, bost urteko 20.000 haur baino gehiago hiltzen dira gosez egunero.
Tximistarreta parkea parte-hartze bidez
2013-05-24 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Lasarte-Orian urbanistikoki aldaketa ezberdinak eman dira urteen poderioz. Eraiki diren etxebizitzekin batera plaza eta kale ezberdinak sortu dira. Espazio guzti hauen definizioa, historikoki gutxi batzuen esku egon da eta ia beti maila teknikoan bakarrik landu dira. Baina garaiak aldatzen ari dira eta herritarren parte hartzeak gero eta garrantzia gehiago du herriko erabakietan. Beraz, guztiz logikoa da, hirigintza bezalako esparru batean ere demokratizazio prozesu bat gauzatzea eta teknikariak herritarrengana gehiago hurbiltzea.
Logotipo lehiaketako lanak jasotzeko aukera
2013-04-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Hurrengo astelehenetik aurrera irudi korporatiboaren lehiaketan parte hartu zutenek beraien lanak jasotzeko aukera izango dute. Epea bi astekoa izango da eta kultur etxeko harreran eskatu beharko dira lanak.
Gainera, Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu zuten guztiei, irabazlea bakarra izan arren irudi oso interesgarriak aurkeztu baitira eta hauek gabe ez zen berdina izango aukeraketa.
Mitxelin II: fundazioak bertan behera utzi du proiektua
2013-04-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Aste honetan, Udala berriz ere, Michelin IIko eremuaren inguruko hausnarketaren, herri galdeketaren eta Michelin garapen fundazioarekin izandako hartu emanen azalpenak emateko herritarrekin bildu da. Orain dela hilabete egin zuen moduan, gai honen inguruan dagoen informazio guztia elkarbanatu du zuzenean; bai alderdi polítiko, herriko merkatari eta herritarrekin, alkateak eginiko bileretan.
Gaur San Pedro jaietarako ideiak biltzeko azken bilera
2013-04-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Atzo arratsaldean, kultur etxean 20 lagun bildu ziren aurtengo San Pedro festetako egitarau musikalerako ideiak proposatzeko. Astelehenean haurrentzako programaziorako proposamenak jaso ziren eta gaur arratsaldeko 18:30etan Kultur etxean, jaietan zehar ospatuko diren ekitaldi kulturalak izango dira mintza gai. Ondoren, bilera hauetan jasotako uztarekin Udalak bere lanari ekingo dio ekainerako egitarau osatzeko.
Ezin izan baduzu bileretara, apirilak 19ra arte oraindik aukera duzu.
Klikatu hemen zure ideia proposatzeko.
.