Mitxelin II proiektuaren inguruan iritziak jasotzen
2013-02-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Aurreko astean, Udalak proiektu honen berri eman aurretik herriko alderdi politiko eta merkatariekin bildu zen nondik norako guztiak azaltzeko eta iritziak jasotzeko.
Mitxelin II, merkatal-industriagunea Lasarte-Oriarentzat?
2013-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Herrian eman beharreko hausnarketa
Aurreko urtean, Mitxelin fundazioak Lasarte-Oriako Udalari proiektu bat aurkeztu zion, gaur egun hutsak dauden Mitxelin enpresaren lurretan merkatal-industriagune bat eraikitzeko asmotan. Honek ez luke besterik izango, eraikuntza industriala izango balitz soilik. Baina, erabilera aldatzeko asmoa dutenez lurren kalifikazioa aldatzea eskatzen du eraiki nahi bada. Eta hemen sartzen da jokoan Udala.
Udalean sozioekonomia arloko Batzorde informatibo berri bat sortzea erabaki zen Udalbatzarrean
2013-02-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Sozio-ekonomia arloko gaiak espezifikoki jorratuko dituena izango da. Orain arte Gizarte Zerbitzuetan kokatua zegoen enplegua, hemendik aurrera, batzorde berri bat osatuko du, bertatik aterako da eta kontsumo nahiz komertzio arloak batuko zaizkio.
10 finalisten artean aukeratu Udaleko irudi berria
2013-02-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lehiaketako lehenengo fasea bukatu ondoren, jadanik 10 finalistak ikusgai daude Kultur etxeko erakusketan eta Webgune honetan beraien memoria eta azalpen guztiekin. Hurrengo ostegunean bukatuko da aukeraketzeko epea eta lehiaketako irabazlea izango dugu.
Irudi korporatibo berriaren lehiaketaren oinarriak ikusgai.
http://www.lasarte-oria.org/eu/ficheros/24_6121eu.pdf
Inauteriak denon artean antolatuz
2013-02-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Iaz inauterien antolaketaren balorazio positiboa egin ondoren, aurtengoak ere modu berean egitea erabaki zen. Festa honen antolaketan parte-hartzea handituz fruitu asko jaso eta pixkanaka indartzen ari da. Aurten gainera, lehengo aldiz, jantzien gaia herriko konpartsen artean aukeratu zen eta oinarri moduan parte-hartze postontzietan jasotako herritarren 132 proposamenak izan ziren.
Parte hartuz aukeratu Udaleko irudi korporatibo berria
2013-02-04 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udaletxeko irudi korporatibo berria aukeratzeko lehiaketa martxan da eta 69 logotipo lehiatuko dira. Udalak irudi berri honen aukeraketan garrantzia handia eman nahi dio herritarren parte-hartzeari eta horretarako webgune honetan bozkatzeko aukera dago.
Irudi korporatiboaren lehiaketarako elkarteen epaimahaia osatua dago
2013-01-31 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udaletxeko irudi berria aukeratzeko herriko elkarte eta taldeetako ordezkariekin epaimahai bat osatu da. Guztira 24 elkarte eta taldeek parte hartuko dute azken erabakia hartzeko orduan.
Lanabes berria, parte hartzea sarean
2013-01-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-oriako Parte-hartze departamentua sortu zenetik ez da gelditu bere ekimenak, metodologiak eta lan moldeak garatzen. Kasu honetan, lanerako lanabes berri bat jarri du martxan, departamentuak aurrera eramaten dituen ekimenei buruzko informazioa eta galdeketa nahiz iradokizunen bidez udal erabakietan parte hartzeko webgune berri bat.
Tokiko ekonomia lantzen
2013-01-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Tokiko ekonomiaren inguruko parte-hartze prozesuaren bigarren bilera erronda egin da aste honetan eta bertan Udalak aurreko bileretan ostalari, merkatari eta zerbitzu pertsonaletako langileengandik jasotako ekarpenei erantzunak eman dizkie.
Herritarren parte-hartzeko postontziak
2013-01-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Parte-hartzeak ez luke logikarik izango herritarrekin elkarlan bat edo informazio trukerik egongo ez balitz. Ideia honetan oinarrituta herriarengana gehiago hurbildu ahal izateko eta aldi berean herritarrek Udala gertuago sentitzeko, Udalari dagokio herritarren esku baliabide ezberdinak jartzea, kasu honetan tresna berri bat jarri nahi dugu martxan Parte-hartze postontzia.