Sailak > Euskara eta Hezkuntza

Euskara eta Hezkuntza

Euskara saileko diru-laguntzak eskatzeko aukera

2018-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki jaunak 2018 urtean euskara-sailak egin duen diru-laguntza deialdia aurkeztu ditu. Guztira sei diru-laguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako 57.260 € daude onetsita.

 

            Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera-orrien berri nahi duen orok Udalaren webean du informazio guztia edo bestela Euskara-zerbitzura hurbil daiteke (943376184).

gehiago irakurri

Udako Txokoetan izena emateko epea ekainaren 6tik 13ra izango da

2018-05-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). 3 ordukoaren prezioa 100,00 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 135,00 €-koa. Haur Hezkuntzako 3 urteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino egin duten gaztetxoak eman ahal izango dute izena.

gehiago irakurri

Euskaraldiaren hasiera arrakastasua

2018-05-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Hamaikakoak joan den ostiralean aurkeztu zuen “Izan puntu” ekimena, abesti eta guzti, Okendon seirehun bat lagunen aurrean. Udalarekin batera, herriko ia eragile guztiak bertan izan ziren eta ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien biltzeko prozesuan parte hartuko dute.

gehiago irakurri

400 euro arteko sariak gidabaimena euskaraz ateratzeko

2018-05-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Buruntzaldeko autoeskola guztietako ordezkariak eta eskualdeko udalen izenean Jon Antxordokik, Lasarte-Oria Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak, “Gidabaimena euskaraz” 2018ko kanpaina aurkeztu dute.

“Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko Udalok jarraitzen dugu saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea, horrela animatu nahi baititugu gure herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. Kopurua urtez urte gora doa, 2017an 100 izan ziren Buruntzalde osoan eta aurten gehiago izatea espero dugu”, esan zuen Jon Antxordokik, Lasarte-Oriako Euskara batzordeko lehendakariak.

Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako Euskaraldiaren aurkezpena gaur Okendon, 19:30etan

2018-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskararen Maratoian sortutako Ahobizi eta Belarriprest izateko aukera berria irekiko da gaur herriko eragile guztien eta hamaikako berriaren parte-hartzearekin

            2016an ospatutako Euskararen 9. Maratoia berezia izan zen, arrazoi asko zela medio. Azkenaldian, ordea, “Baietz 40 egun euskaraz” herri-erronka bihurtu da garrantzitsuena, izan ere, ia 2.000 Ahobizi eta Belarriprest gorpuztea lortu zuen dinamika hura, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimen aitzindaria bihurtu da Euskal Herri osoan.

gehiago irakurri

2017an Lasarte-Oriako 13herritarrek atera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

2018-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtero bezala, aurten ere izan da zozketa “Gidabaimena euskaraz” 2017ko kanpainaren barruan parte hartzen duten Buruntzaldeko autoeskoletako ikasleen artean.

Buruntzalde osoan 103 izan dira gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak, eta horietako 13 Lasarte-Oriako herritarrak dira.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna