“Más madera”-ko gazteek eginiko jokoak Okendon izan ziren
2013-07-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Gizarte Zerbitzuak
Orain dela hilabete batzuk, Lasarte-Oriako 7 neska mutil egurrarekin lanean hasi ziren gaztelekuan “más madera” proiektuaren barnean eta San Pedro jaietan ikusi ahal izan dugu lortutakoaren emaitza. Uztailaren 1an udalerriko ume guztien gozamenerako Okendo plazan jarri zituzten beraiek eginiko jolasak, asko izan ziren bertara gerturatu zirenak eta egileak izan ziren joku bakoitza erakusten.
Hasi dira aurtengo kirol udalekuak
2013-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Gaur goizen hasi da eta uztailaren 12arte luzatuko da Gazteria, festak eta Kirola sailak antolaturiko kirol udalekuen lehengo txanda. Egunero goizeko 9:30etatik eguerdiko 13ak arte udalerriko 20 ume arituko dira antolatzen diren kirol ekintza desberdinetan parte hartzen.
Lehengo asteazkenean eskualdeko autonomo eta merkatarie zuzenduriko hedapen jardunaldi bat ospatu zen
2013-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Euskal autonomoen elkarteak (EAE ), Merkatarien Dinamizazio Bulegoak eta Donostia mendebaldeko Udalek hedapen jardunaldi bat ospatu zuten Villa Mirentxun hainbat laguntza eta baliabide erabilgarriren inguruan informatzeko, nahiz autonomoen kolektiboari eta pertsona fisikoen enpresa ekintzei eragiten dieten lege berrikuntza garrantzitsuenak azaltzeko. (Ekintzaileen lege proiektua)
San Pedro jaietako txupinazoa hamaika telebistan
2013-06-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Hasi dira aurtengo San Pedro jaiak
2013-06-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Iaupaaa! Kaputian gorian dorian!! Sanpedroak Lasarte-Orian!!!
Tok! Tok! Sanpedroak dauzkagu atean joka! Ateak ireki, beraz, eta denok kalera! Heldu, gazte edo umea izan, gizon edo emakume, hemengo, hango edo harantzagokoa izan, Sanpedroak guztionak dira, goza ditzagun elkarrenganako errespetu gozoan! Gero, bukaeran, azken etxafuegoa bota eta gero, etxerako bidean iada, esan ahal izateko, “Ai, Sanpedro, Sanpedro, astero balego…”
San Frantzisko eta Arranbide kaleetan goraguneak jarri dira
2013-06-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Orain dela denbora bat, bertako auzo elkarteek eta auzotarrek Udalari beraien kezkak agertu zizkieten “Pausoz pauso auzoz auzo” herritarren parte-hartze egitasmoan. Kezka hauen artean, auzoko errepidetan kotxeen abiadurak oinezkoentzako sorturiko arriskuaren inguruan informatu zituzten udal arduradunak.
Sexu arteko nazio askapenerako eguna dela eta Udaleko bozeramaileen batzordean onarturiko adierazpena
2013-06-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
1969ko ekainaren 28a data historikotzat hartzen da gay, lesbiana, transgenero eta transexualen askapenerako mugimen-duarentzat. New Yorkeko Stonewall tabernako gertakariak ekainaren 27tik 28rako gauean gertatu ziren, transexual, transgenero, lesbiana eta gay talde bat matxinatu egin zen, poliziak talde hauen aurka egiten zituen gehiegikeriak salatu eta beren eskubideak aldarrikatzeko. Beren eskubideak defendatzeko askotan elkartu izan baziren ere, egun hartan, sexu-joera eta identifikazio desberdineko pertsonek isolaturik egoteari utzi eta sistemari aurre egiteko elkartu egin ziren, beren eskaerak agerian jartzeko.
Mendiluze kooperanteari eginiko “Argizaiola” eraberritu da
2013-06-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Duela 17 urte zendu zen Juan Jose Mendizabalen oroimenean eginiko eskultura konpondu du Gotzon Huegun, herriko eskultoreak, Udalaren bitartez. Urteetan kooperantea eta joan zen egunerarte Danok kide elkarteko lehendakaria izandakoari eta pertsonifikatzen zuen boluntariotzari omentzeko helburuarekin, eskultura hau egin zitzaion ekimen herritar baten bidez.dela eta, eskultoreak argizaiola berriro esku artean izan du eta erabat eraberrituta bueltatu du bere lekura.
Lasarte-Oria lantzen udal aldizkariaren hirugarren alea kalean da
2013-06-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udal aldizkariaren ale berria jadanik kalean da eta oraindik ikusi ez duzuenontzat webgune honetan ere ikusteko aukera eman nahi dizuegu bere bertsio digitalean. Ale berri honek itsura berria du, udalaren irudi berriak alor guztietan izan baitu eragina eta azala irudi berri honi zuzendu bazaio ere bere barnean gai ugariren inguruko berriak dituzue.
Haur-eskolako umeak hirigintza lantzen Tximistarretan
2013-06-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Gaur goizean Tximistarreta parkean izan dira Andrejoakinenean ibili ohi diren haur-eskolako umeak, Udalak abian jarri duen parte-hartze egitasmoaren baitan. Lehengo astean Sasoeta-Zumaburuko haurren txanda izan zen eta eguraldi txarra izan zuten arren, burutu zuten beraien saioa, eta oraingoan berriz txikienekin egin da lanketa.