Michelin II: azkeneko berriak azaltzeko bilera herritarrekin

2013-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain arte eginiko bidea eta gaur egun dauzkagun emaitzak azaltzeko, Udalak aurretik egin zuen moduan, berriro bilduko da herriko sektore ezberdinekin. Eta hauen artean, herritarrekin bilera bat egin nahi du beste behin, guztia azaldu eta izan daitezkeen galderak erantzuteko. Bilera hau hurrengo ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19etan Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egingo da.

 

 

gehiago irakurri

2013ko San Pedro jaietarako ideia bilketa

2013-04-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

San Pedro jaien antolaketak eta Lasarte-Oriako udalak honen inguruan antolatutako parte hartze prozesuak aurrera dirau! Martxoaren amaieran herriko elkarteekin bildu ginen eta programaren inguruan jardun ginen. Egitarauaren hezurdura nagusia, beraz, osatuta dago, baina orain eskema horretan izen zehatzak gehitzea da falta dena.

idatzi hemen zure ekarpenak

gehiago irakurri

Irudi korporatiboaren lehiaketa IKIMILIKI logotipoak irabazi du

2013-03-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udaleko irudi korporatiboaren lehiaketaren irabazlea onartu da Udalbatzarrean. Lehiaketa orain dela hilabete bukatu bazen ere, erabakia hartuta egon arren, Udalbatzarrak gaur berretsi du IKIMILIKI irabazle moduan.

Ikusi memoria

gehiago irakurri

San Pedro jaiak antolatzeko bilera

2013-03-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Beste urte batez San Pedro jaiak gero eta gertuago ditugu, eta lehengo urtean egin moduan, Gazteria, Festak eta Kirola departamentuaren asmoa berriro ere hauen antolaketarako herritarren partea hartzea sustatzea eta bermatzea da, jaiak horrela aberasgarriagoak, zabalagoak eta herrikoiagoak baitira.

 

Hori dela eta, martxoaren amaieratik aurrera pausoak emateari ekingo diogu. Lehengo urteko esperientziatik ikasi, prozesuak emandako esperientzia positiboak aintzat hartu, eta aldatu beharrekoak aldatzeko asmoa dugu.

gehiago irakurri

Gaztelekua, ideiek hagarazi dezatela. Martxoak 22 irekiera festa.

2013-03-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Gaztelekua martxan jartzeko lanak aspaldi hasi genituen eta arazo ugari izan ditugun arren, iritsi da ordua uretara salto egiteko. Hurrengo astean, martxoaren 22an ostirala, Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu eta bertan festatxo bat burutuko dugu jendeak eraikina eta bere txoko guztiak ezagutu ditzan eta proiektua jada abiatu dadin.

Festa honen helburua, Lasarte-Oriako gazteei eraikina erakustea da. Orain arte, behin baino gehiagotan irudikatuko zuten herriko gazteek eraikin honen barrualdea nolakoa izango zen eta behin baino gehiagotan jarriko ziren pentsatzen bakoitzak emango ziokeen erabileran.

gehiago irakurri

MItxelin II eremuaren inguruko galdeketaren emaitzak jada ikusgai

2013-03-13 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lasarte-Oriako Udalak MItxelin II eremuaren, eta bertan Mitxelin fundazioak kokatzeko asmoa agertu duen proiektuaren inguruan galdeketa bat proposatu zuen, hausnarketa fase baten barnean. Galdeketa honek 2 aste iraun ditu eta norberaren iritzia Udal eraikinetan kokaturik dauden parte-hartze postontzietan nahiz HITZARTU webgunean emateko aukera izan da. Udalak jasotako datu guztiak txosten batean bildu ditu eta webgune honetan ikusgai daude.

Ikusi galdeketaren emaitzak

gehiago irakurri

Gaztelekua. Ideiek hegarazi dezatela.

2013-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Gaztelekua orain arte arazo eta buruhauste ugari ekarri digun horma bat izan da, pausoren bat aurrera eman dugun bakoitzean trabaren bat bueltatu diguna. Baina, iritsi da garaia eta arazo guztiak konponduta ez izan arren uretara salto egiteko ordua dela uste dugu. Ziur gaude gazteriak dituen ezaugarri eder ( libre, iraultzaile, berritzaile, sortzaile, ameslari,… ) horiei esker proiektu berri hau hegaraziko dugula.

gehiago irakurri

Mitxelin II eremuan kokaturiko proiektuari buruzko galdeketa bukatu da

2013-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain dela bi aste Udaletxeak, Mitxelin II eremuan proposatu den gune komertzial-industrialaren inguruan, hausnarketa izaerako prozesu kontsultibo bati ekin zion. Sektore desberdinekin bilerak egin zituen eta atari guztietan azalpen eskuorri bat banatu zuen, herritar guztiak gaiaren jakitun izan zitezen. Eskuorri horrek, galdeketa bat zekarren barnean eta herritarrek gaiaren inguruan beraien iritzia emateko aukera izan dute. Guztira, parte-hartzeko postontzietan 198 eskuorri jaso dira eta hemendik informazio asko ateratzea espero du Udalak.  

gehiago irakurri

Jadanik badu irabazlea irudi korporatiboaren lehiaketak

2013-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Aurreko urteko azaroan onartu ziren Udalbatzarrean gure Udalerriko irudi korporatiboa aldatzeko lehiaketa bat antolatzeko oinarriak eta azken hilabete hauetan Udalerria aukeraketa prozesuan sartu da. Guztira 4.923 bozka jaso ditu Udalak herritarren eskutik internetez eta kultur etxean jarritako postontziaren bidez. Orain azken pausoa falta da, Udalbatzarrak bere oniritzia eman behar dio irudi berriari.

gehiago irakurri

Kultur etxea beteta Mitxelin II proiektuaren azalpenean

2013-02-20 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Kultur etxeko hitzaldi aretoa beteta egon da, gaur arratsaldean, Udaleko arduradunek egin duten Mitxel II proiektuaren azalpenean. Herritarrek gaiaren inguruko sentsibilitatea erakutsi dute eta asko izan dira parte hartu dutenak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna