Albisteak
Ireki da kirol taldeek diru-laguntzak eskatzeko epea
2013-06-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Gaurtik aurrera, ekainak 18, 2013ko kirol arloko diru-laguntzetarako deialdia zabalduko da eta hilabeteko epea izango da hauetara aurkezteko. Diru-laguntza hauek lerro ezberdinetan banatzen dira eta kirol elkarte nahiz taldeek bat baina gehiagotara aurkezteko aukera dute.
- Ohiko diru laguntzak (urtean zehar aurrera eramaten diren ohiko programak diruz laguntzeko). Boletinean begiratu.
- Diru laguntza puntualak (puntualak diren festak, kirol txapelketak edo ekimenak antolatzeko).Boletinean begiratu
- Emakumeen kirol federatua sustatzeko diru laguntzak. Boletinean begiratu
- Jon Tecedor diru laguntza (kirol gutxituak sustatzeko laguntza, edota bultzada berezi bat behar duten kirol modalitateak laguntzekoa).Boletinean begiratu