Albisteak
Uztailaren 2tik 12ra kirol udalekuak
2013-06-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaiotako neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.
LEKUA: Udalaren kirol instalazioetan.
DATAK, ORDUTEGIA, PREZIOA ETA
TALDEAK:
• EGUNAK
Uztailaren 2tik 12ra (lehenengo hamabostaldia) eta Uztailaren
15etik 26ra (bigarren hamabostaldia)
• ORDUTEGIA
09:30tatik 13:00etara
• PREZIOA
150 € hamabostaldia (bazkideen prezioa)
• TALDEA
Taldeak gehienez 20 partaide izango ditu.
EKINTZAK ETA GEHIGARRIAK
• KIROLAK: Surfa, ur-jolasak, kirol jolas ezberdinak…
• Hamaiketakoa, bidaiak eta materiala prezioan sartuta daude.
• Kamiseta oroigarri bat opari.
• Irteerak Buruntzaldeko ibilbideak ezagutzeko eta hondartzara.
INSKRIPZIOA:
2013ko maiatzaren 2tik aurrera Lasarte-Oriako Udal Kiroldegian
• Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko zuzendu zaitezte Kiroldegiko bulegora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30tara eta 17:00etatik 19:00tara.
• Plazak mugatuak direnez, inskripzio hurrenkera errespetatuko da.