Albisteak
ESKUALDEKO AUTONOMO ETA MERKATARIEI ZUZENDURIKO JARDUNALDIA LASARTE-ORIAN
2013-06-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Euskal Autonomoen Elkarteak (AVA), Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako Bulegoak eta Donostialdea Mendebaldeko udalek Autonomo eta Merkatariei zuzenduriko jardunaldi bat antolatu dute. Horren helburua eskura dituzten baliabide eta dirulaguntza ezberdinei buruz informatzea da, eta baita ere jarduera enpresarialak egiten dituzten pertsona fisikoei eragiten dizkieten lege-berrikuntza nagusiei buruz (Lan-erreforma eta Ekintzaileen lege-proiektua). Bilera ekainaren 26an egingo da, asteazkena, 15:30etan Villa Mirentxuko Ekitaldi aretoan (Donostia etorbidea 3, Lasarte-Oria).
Bileran Emi Sánchez-ek, AVAko gerentea, Autonomoen Formakuntzarako Informazio eta Orientzaio Zentruaren jarduera (CIOFA) azalduko du. Bestalde, Miren Arbulu abokatuak (Larrauri & Martin abokatuak) talde honi eragiten dizkioten lege-berrikuntza nagusiak azalduko ditu . Eskualdeko udalen aldetik, Nerea Yurrebasok, Toki Garapenerako Agentea, Eskualdeko Ekintzailetasun zerbitzua eta Enpresentzako zerbitzua aurkeztuko ditu; eta azkenik, Iñigo Martínez-ek, Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako bulegoa, bereziki Merkataritzaren sektorearentzat eskuragarri dauden dirulaguntzei buruzko informazioa emango du.
JARDUNALDIEN LEKUA
Lekua: Villa Mirentxu - Donostia etorbidea 3, Lasarte Oria
Data: asteazkena, ekainaren 26, 15:30-etan (gehienez ordu bat eta 30 minutuko iraupenarekin)
Partehartzaileak: Emi Sánchez, AVA – ATA Euskadiko gerentea
Miren Arbulu, Larrauri & Martí Abokatuak
Nerea Yurrebaso, Toki Garapenerako Agentea
Iñigo Martínez, eskualdeko merkataritza dinamizatzailea
PROGRAMA
CIOFA-AUTONOMOEN FORMAKUNTZARAKO INFORMAZIO ETA ORIENTAZIO ZENTRUA. Emi Sánchez (AVA - ATA Euskadi).
LEGE-BERRIKUNTZAK: LAN-ERREFORMA ETA EKINTZAILEEN LEGEA. Miren Arbulu (Larrauri & Martí Abokatuak).
ESKUALDEKO EKINTZAILETASUN ZERBITZUA ETA ENPRESENTZAKO ZERBITZUA. Nerea Yurrebaso (Eskualdeko udalak).
MERKATARITZAREN SEKTORERAKO INDARREAN DIREN DIRULAGUNTZAK. Iñigo Martínez (Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoa).
Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute ondorengo telefonoetariko batera deituta:
- Lasarte-Oriako Udala: 943 37 60 55 (Dioni Ávila)
- Merkataritzaren Dinamizazio Bulegoa: 943 33 30 49 (Iñigo Martínez)