Animaliak edukitzeko ordenantza berri baten proposamena eztabaida gai
2013-10-17 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Orain artean txakurrak aske izatea debekatzen zuen 94. urteko ordenantzak baina askatasun gehiagorako aukera ematen duen animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzaile berria aurkeztu zen atzo. Dokumentu berri hau behin behineko fase batean aurkitzen da eta epe motzean alegazioak egiteko aukera izango da.
Atzoko bileraren ondoren auzo konpostajean parte-hartzeko 11 familientzako lekua bakarrik geratzen da
2013-10-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Azaroan Sasoeta auzoan kokatuko den etxolaren eta konposta egiteko prozesu guztiaren inguruko azalpenak eman zituzten atzo Udaleko ingurumen departamentuko kideek Artelatzen laguntzaz, Villa Mirentxuko hitzaldi aretoan. Aurreneko bilera horren ondoren esperientzia pilotu honetan parte hartuko duten Sasoetako 20 familietatik 18 apuntatu ziren.
Janari manipulatzatzailea izateko ikastaroa
2013-10-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileen arrisku handikoa, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena.
Animaliak edukitzeko eta babesteko behin-behineko ordenantza aurkeztuko da asteazken honetan
2013-10-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Animaliak edukitzeko eta babesteko udal-ordenantza arautzailea aldatzeko aurrera pausoak ematen ari da Udala, ekainean txakurren jabeekin eta auzoz auzo parte hartze egitasmoan parte hartu zuten herritarrekin egin ziren bileretako ekarpenak kontuan izanda. Eta hurrengo asteazkenean urriak 16 arratsaldeko 18etan Kultur etxeko hitzaldi aretoan behin behineko ordenantzaren aurkezpena egingo da.
Angel Belza, Errusiara erbesteraturiko gerrako haur baten istorioa
2013-10-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako Udalak 40 famili auzo konposta egiten hasteko bi gune jarriko ditu
2013-10-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Orain artean Udalerrian auzo konposta egiteko aukera Zabaletako auzotarrek bakarrik zuten, baina hemendik aurrera Sasoeta eta Atsobakar auzoetako bizilagunek konposta egiteko bi etxola izango dituzte. Bertan, 40 familiek parte hartu ahalko dute eta Udaletxea arduratuko da hasiera batean prozesu guztia ondo egin dadin.
Udaletxeak KUKUKA antzerki eta dantza eskolarekin hitzarmena sinatu du
2013-10-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Atzo arratsaldean Kukuka antzerki eta dantza eskolako irakasle, ikasle eta kide asko bildu ziren Udalbatzar aretoan, urte osoan egiten diren ikastaro eta antzerki saioak diruz laguntzeko hitzarmena sinatzeko. Modu horretan, Udalak urte luze hauetan eskola honek egin duen lana aitortu nahi izan du.
Buruntzaldeko ibilbideen 6. eguna ospatuko da igande honetan
2013-10-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Urriaren 13an goizeko 9:00ak eta eguerdiko 14:00ak bitartean Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna garatuko da.
Lasarte-Oriatik aukeratu daitezkeen ibilbideak ondoko hauek dira:
Angel Belzak “Memorias de un niño en Rusia” liburua aurkezten du Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz
2013-10-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
EbboksBierzo online editorialak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin “Memorias de un niño en Rusia, 1937-1957” gure herrian jaiotako Angel Belza Venturaren historia kontatzen duen liburu autobiografikoa aurkezten du. Balio handiko testigantza liburua Lasarte-Oriaren, Euskal Herriaren eta Gerra zibilaren historiarentzat, eta gaur egungo generazioentzako aitona-amonen oroimen historikoaren berreskurapenerako.
Gaur urriko Udalbatzarra burutuko da
2013-10-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, URRIAK 8, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira: