Zahartze aktiboa, Lasarte-Oriako komunitatean esperientzia bat

2013-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak aurrera eramaten duen Etorbizi programaren barruan zahartze aktiboaren inguruko diagnostiko bat burutu da Lasarte-Orian. Eginiko lanaren ondoren bideotxo bat osatu dute Udaleko teknikariekin, Lasarte-Oriako Osasun etxearekin, Biyak bat elkartearekin eta Nagusilanekin batera. Hauxe da emaitza:

gehiago irakurri

Sexu informazio eta aholkularitza zerbitzu berria emakumeen zentroan

2013-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako emakume zentroan martxan jarriko diren proposamen berrien artean, gune berri bat irekiko da, sexu informazio eta aholkularitza emango duena hain zuzen. Proiektu hau integrala da, eta Lasarte-Oriako guztiei zuzendua dago eta arreta zerbiztu bat izango du ostiralero 16etatik 20etara.

gehiago irakurri

Atsobakargo egoitzan Psikogeriatria unitate berria

2013-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Portaera nahasmenduak dituzten nagusiei laguntzeko zerbitzu berri espezializatua jarri du martxan Atsobakargo egoitzak. Zerbitzu berri horrek arreta kalitatea hobetuko du eta orain artean ezinezkoak ziren kasuak tratatzeko eta laguntzeko aukera eskainiko du.

gehiago irakurri

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta adierazpen instituzionala eta elkarretaratze deialdia

2013-11-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Emakumea

Lasarte-Oriako Udalak, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta hurrengo adierazpen instituzionala onartu du eta astelehenerako emakumearen zentroak antolaturiko elkarretaratzera dei egiten du. Elkarretaratzea arratsaldeko 19etan Okendo plazan izango da.

gehiago irakurri

Berrantolaketa prozesua Udalaren funtzinamenduaren eraginkortasuna hobetzeko

2013-11-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak, alde teknikoa nahiz gizatiarra landuko duen barne funtzionamenduaren berrantolaketa prozesua jarri du martxan gaur egungo Udaletxeko funtzionamendua aztertu eta aurrera begira herritarrei emango zaien zerbitzua eraginkorragoa izateko antolaketa eredu berri bat prestatzen hasteko helburuarekin.

gehiago irakurri

Herritarrei egin zaien inkestaren emaitzak: Ebaluaketa positiboa bat eta hobetzeko gida

2013-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako Udalak irailaren 11-tik Urriaren 2-ra egin zen telefono bidezko inkestaren emaitzak publiko egin nahi ditu, bertan, azken 2 urtetan egungo udal gobernuaren lanaren inguruan galdetu zaie herritarrei.

gehiago irakurri

XXI.Osasun jardunaldiak zahartze aktiboaren inguruan

2013-11-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Azaroaren 25etik 28ra, Manuel Lekuona Kultur etxean XXI. Osasun jardunaldiak egingo dira eta aurten zahartze aktiboa izango da egingo diren lau hitzaldien ardatza.

gehiago irakurri

Apelliduak abizen bihurtzea oso erraza da orain

2013-11-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

"Apelliduak" abizendu diptikoa

Jatorriz euskarazkoak diren abizen asko gaztelaniazko grafiarekin idazten dira oraindik. Euskaraz jarri nahi dituztenek nola egin dezaketen ezagutarazteko ekimena jarri dute martxan aurten ere Buruntzaldeko Udalek. Azpilicueta, Zalacain, Eizaguirre, Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Lecuona, Erquicia, Aguirre,... eta horiek bezalako ehunka deitura euskaldun euskarazko grafiaz idatzita nahi dituenak oso erraz egin dezake orain. Bi tokitara bakarrik joan beharko du: Udaletxera eta Bake Epaitegira.

gehiago irakurri

Bihar, BLUE VALENTINE (Dereck Cianfrance 2010) película eta mahai ingurua

2013-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, antolatu  diren ekintzen barnean bihar pelikula bat ikusteko aukera izango da, eta ondoren Daitekeko lan taldeak dinamizatutako mahai ingurua egingo da Manuel Lekuona Kultur etxean.

gehiago irakurri

Astelehenean Oztarango hodi biltzailearen lanak hasiko dira

2013-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Oztarango errotonda inguruan burutuko den hodi biltzailearen ubideratzea dela eta hilabete batez bertako trafikoak aldaketak jasango ditu. Ubideratze horrek bidegurutzean aurkitzen den ur biltegia eta Oria ibaia lotuko ditu, eta errotondaren erditik gurutzatuko du bertako errail bat itxiaraziz.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna