Bihar otsaileko ohiko udalbatzarra burutuko da

2014-02-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, OTSAILAK 11, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

 

gehiago irakurri

Haurren aurrematrikula egiteko epea zabaldu da

2014-02-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Lasarte-Orian haurren hezkuntzarako eskaintza zabala dago, eta orain da aurrematrikula egiteko garaia. Gure herrian lau ikastexe ezberdin dauzkagu: batetik Andre Joakina-enea haurreskola, bestetik Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri ikastexeak eta azkenik Lasarte-Usurbil institutua. 

gehiago irakurri

Inauterietan Okendo plazako karpako taberna kudeatzeko aukera

2014-02-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Lasarte‑Oriako Udalaren Gazteria, Festak eta Kirolak Departamentutik, herriko irabazi‑asmorik gabeko elkarteak eta entitateak (kulturaren eta kirolen arloko taldeak, elkarte solidarioak, etab.) inauterien festan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, Okendo Plazan martxoaren 1ean eta 2an ipiniko den karpan taberna bat jartzeko aukera emanez.

gehiago irakurri

San Pedro jaiak guztion artean antolatzen

2014-02-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Aurreko asteartean Udaletxe berriko hall-ean San Pedro jaien inguruan egindako topaketan, hogeitik gora herritar eta elkarte ezberdinetako kide, 2014. urteko San Pedro jaiek nolakoak beharko duten zehazten, festaren ezaugarriak definitzen eta antolatu beharreko ekimenen inguruko proposamenak luzatzen jardun ziren.

 

 

gehiago irakurri

Udalak bortxaketa saiakera salatu du eta biharko elkarretaratzera atxikitu da

2014-01-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Emakumea

Atzo herriko emakume talde batek salatu zuen  urtarrilaren 1ean gertatutako bortxaketa saiakera dela eta, Udalak gaur goizean Bozeramaileen batzordea deitu du. Bertan, jazotakoa salatu eta bihar eguerdiko 12:30etan Okendo plazan burutuko den elkarretaratze deialdira atxikimendua jasotzen duen adierazpen instituzional bat adostu da.  

gehiago irakurri

Argiteria publikoan eta semaforoetan gertatuko zenbait matxurari buruzko oharra

2014-01-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalak jakinarazi nahi du argiteria publikoan zenbait matxura gertatzen ari zaizkigula azken egunotan, bai plaza batzuetan, bai herriko semaforo batzuetan.

gehiago irakurri

San Pedro Jaietarako ekarpenak egin nahi dituztenek hurrengo astertean izango dute aukera

2014-01-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Urteroko legez, 2014. urtean ere San Pedro jaien antolaketari ekindio Udalak, eta horretarako berriro ere Jaietan Blai! Festak antolatzeko eta ekarpenak egiteko parte-hartze egitasmoa martxan jarriko du udaleko Gazteria eta Festak departamentutik.

gehiago irakurri

Emakumeen zentroan ikastaro berriak

2014-01-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Emakumearen zentroak 2013/2014 ikasturteko bigarren hiruhilekoan eskainiko diren ikastaroez eta hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 22an, irekiko den izen emateko epeaz informatu nahi du. Hiruhileko honetan, urtero eskaintzen diren ohiko ikastaroez gain, zentroak bere eskaintza zabaldu nahi izan du eskaeraren arabera emango diren ikastaro berriekin.

gehiago irakurri

Janari-manipulatzaile ikastaroa

2014-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileen arrisku handikoa, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa urtarrillaren 28an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.

gehiago irakurri

2014ko tasen hobari eta salbuespenak eskatzeko epea zabaldu da

2014-01-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna | Gizarte Zerbitzuak

Aurtengo Ordenantza fiskaletan planteatutako hobarien onuradun izateko eskaera egiteko epea atzo, urtarrilak 13, ireki zen eta eskaera ezaugarri guztiak betetzen dituztenak Villa Mirentxura gerturatu beharko dira goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna