Albisteak

Udaletxeak KUKUKA antzerki eta dantza eskolarekin hitzarmena sinatu du

2013-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Atzo arratsaldean Kukuka antzerki eta dantza eskolako irakasle, ikasle eta kide asko bildu ziren Udalbatzar aretoan, urte osoan egiten diren ikastaro eta antzerki saioak diruz laguntzeko hitzarmena sinatzeko. Modu horretan, Udalak urte luze hauetan eskola honek egin duen lana aitortu nahi izan du.

 

Joan den ekainean beste hainbat kultur elkarterekin hitzarmenak sinatu ziren, baina egun hartan ezin izan zen Kukuka eskolarekin egin, beraz, atzo sinatu zen. Hitzarmenak  urte osoko ikastaroetarako 4.200 euroko eta ekainean ospatzen den Antzerki asterako beste 2000 euroko diru laguntza aurreikusten du. Gainera, hemendik aurrera kultur etxeko antzerki programazioa egiterako orduan Kukukak ere parte hartuko du antzerki amateurreko saioak proposatuz.

 

Beste alde batetik, Kukuka antzerki eta dantza eskolako ordezkariek Lasarte-Oriak kultur elkarteen sare indartsua duela, eta Kukuka horien artean azken urte hauetan asko indartu den eragilea izan dela adierazi zuten. Orain dela urte asko Zabaleta auzoan osatu zela lehenengo taldetxoa, ondoren duela 12 urte Landaberri antzerki eta dantza eskola sortu zela hasieran 4 talderekin bakarrik eta orduz geroztik Kukuka hazi besterik ez dela egin gaur egun 600 pertsonatik gora eta 60 talde bilduz bere antolakuntza erraldoiean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna