Albisteak

Animaliak edukitzeko eta babesteko behin-behineko ordenantza aurkeztuko da asteazken honetan

2013-10-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Animaliak edukitzeko eta babesteko udal-ordenantza arautzailea  aldatzeko aurrera pausoak ematen ari da Udala, ekainean txakurren jabeekin eta auzoz auzo parte hartze egitasmoan parte hartu zuten herritarrekin egin ziren bileretako ekarpenak kontuan izanda. Eta hurrengo asteazkenean urriak 16 arratsaldeko 18etan Kultur etxeko hitzaldi aretoan behin behineko ordenantzaren aurkezpena egingo da.   

 

2012.urtean Lasarte-Oriako Udalak Pausoz pauso Auzoz auzo ekimena jarri zuen martxan eta udalerriko auzo guztietan bilera asko egin ziren. Bilera hauetan proposamen ugari jaso zituen Udalak, eta pixkanaka zerrenda luze honetako ekarpenak gauzatzen ari da. Hauen artean, puntu oso garrantzitsu bat parke eta kaleen garbiketari zegokiona da eta zehatz mehatz txakurren kakek sortzen dituzten arazoena. Gai hau auzo guztietan errepikatu zen eta herritarrek lehentasuna eman zioten arazoa konpontzeari.

 

Kanpaina horren barruan erregistratuta dauden txakurren jabeei 1500 gutun bidali zitzaizkien eta ekainaren 19an ideia desberdinak elkartrukatzeko eta ekarpenak egiteko balio izan zuen bilera jendetsu bat burutu zen. Aste bete beranduago gauza bera egin zen aurretik “pausoz pauso auzoz auzo” prozesuko bileretan parte hartu zutenekin.

 

Udaleko Ingurumen Departamentua ekaineko parte hartze egitasmo horretatik ateratako ekarpenak aztertu ditu eta azken planteamendu bat osatu ere bai bileran jasotako proposamenak kontuan izanda. Horrela bada, asteazkeneko bilera berri honetan txakurren jabeek beraien animaliak aske ibili ahal izateko zonalde eta ordutegien inguruko azalpena entzuteko aukera izango dute beste hainbat konturen artean.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna