Albisteak
Gaur urriko Udalbatzarra burutuko da
2013-10-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, URRIAK 8, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.-2013ko maiatzaren 14ean egindako bilkuraren aktaren onarpena.
2.-Dinamizazio Sozioekonomikorako batzorde berrian udal-talde bakoitzeko kide izango direnak jakitera ematea eta udal-talde sozialistak herritarren parte-hartzeko batzordean izandako aldaketen berri ematea.
3.-Animaliak babesteko eta edukitzeko Udal Araudiaren onarpenaren proposamena.
4.-Taxien 2014 urterako tarifa urbanoak onestearen proposamena.
5.-Udaleko Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa Lasarte-Orian aparkalekuari buruzkoa.
6.-Udaleko Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa , ospitaleetan modu anbulatorioan banatzen diren farmakoetarako koordainketa berria errefusatzeari buruzkoa.
7.-Galdera eta erreguak.