Gabonetako opariak egiten laguntzeko katalogoa

2013-12-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskarazko produktuen katalogoa

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udalek. Lasarte-Orian 2.000 etxeetara banatu ditu Udalak. Aleren bat nahi duenak euskara zerbitzuan du eskuragarri.

 

Erabilgarri eta probetxugarria

 

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre­ferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

 

gehiago irakurri

Gabonetako kirol jokoak haurrentzat kiroldegian

2013-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol eta joko ekintzak antolatu ditu 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaiotako neska-mutilentzat. Jarduera honetan parte hartzen dutenek, Gabonetan lagun berriak egiteaz gain, kirol eta jolas berriak ere ezagutuko dituzte.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako Gaztelekuan autodefentsa feminista tailerra

2013-12-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte –Oriako Emakumearen zentroak, Azaroaren 25aren "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren" kanpainaren barruan, emakume gazteei zuzendutako autodefentsa feminista tailerra (16-30 bitartekoentzat) Gaztelekuan antolatu du.

gehiago irakurri

ATERPEA merkatarien elkartearekin lankidetzan lorturiko gabonetako argiak

2013-12-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Iaz, gure herritar askok egindako eskaera izan zen Eguberrietako argiak ipini zirenak baino gehiago izatea. Aurten, ATERPEA merkatari-elkarteak Udalarekin duen lankidetzari esker, posible izan da herriko gune komertzialenetan Eguberrietako argiteria instalatzea, kale nagusia, Geltoki kalea, Hipodromo etorbidea, Donostia etorbidea eta abar bezalakoetan.

gehiago irakurri

Bihar abenduko Udalbatzarra burutuko da

2013-12-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, ABENDUAK 10, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Gabonetako haur parkearen sarrera eta taberna kudeatzeko aukera herriko elkarteentzako

2013-12-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirolak sailetik, herriko irabazi-asmorik gabeko talde eta organismo ezberdinak (kirol eta kultura taldeak, elkartasun organismoak eta abar), abenduan Mitxelingo frontoian antolatu ohi den AGabonetako Haur Parkea@ edo APIN@ delakoko taberrna eta sarrera salmenta kudeatzera gonbidatu nahiko genituzke.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako merkataritza ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak ordezkatuko dituen marka berri bat aurkeztu da

2013-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Gaur goizean udalerriko ostalarien aurrean eta arratsaldean merkatari nahiz zerbitzu pertsonaletako arduradunen aurrean “Tratu on bat” marka komertzial berria aurkeztu da. Lasarte-Oriako herritarrei nahiz herritik kanpokoei zuzenduriko ideia garbi baten transmisioaz hirugarren sektorea bultzatzeko helburuarekin jaio den marka: Lasarte-Orian tratu on bat jaso eta egiteko aukera dago.

gehiago irakurri

Pello Jauregi: “25 urtez azpiko Lasarte-Oria desberdina da”

2013-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Liburuaren aurkezpena

20 urtean irauli egin dira gazteen hizkuntza ezaugarriak. Gora egin du gaitasunak, erabilerak eta atxikimenduak. Herriko eragileei euskararen  erabilera orokortzeko baldintza berriak daudela adierazi zien.

gehiago irakurri

Nola aldatu diren herriko gazteak, kamarada!

2013-12-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

liburuaren azala

"Euskara eta gazteak Lasarte-Orian III. 20 urteko bilakaera" liburuaren aurkezpena izango da gaur arratsaldean

Euskararen egunaren aitzakiatan, gaur, abenduaren 3an, 19:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean, "Euskara eta gazteak Lasarte-Orian III. 20 urteko bilakaera" liburua aurkeztuko du ikerketaren eta liburuaren egileak berak: Pello Jauregi Etxanizek.

20 urte pasa dira lehendabiziko ikerketa egin zenetik eta esanguratsua da oso egoera nola irauli den. Aitzitik, atzera ordez, 20 urte aurrera begira jarriz gero, Honako galdera deseroso hau luzatuko digu egileak: "nondik etorriko da, orduan, kaleko euskararen erabileraren handitzea eta nagusitzea, baldin eta orain, haur eta gazte gehienak D ereduan eskolatzen diren garai honetan, erabileraren indizea egoera normalizatutik oraino oso urruti badago?"

Egilea bera saiatuko da galdera honi balizko erantzun batzuk ematen hausnarketa gisa.

Herritar guztiak daude hitzaldira gonbidatuta.

gehiago irakurri

Bidez bide garraioa zerbitzua erdigunera jaisteko arazoak dituztenentzat

2013-11-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Landa ingurunean edota herri gunetik urrutiratuta dauden auzuneetan bizi diren 65 urtetik gorako edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonek garraio zerbitzua izango dute abenduaren 2tik aurrera astegunetan sendagilearengana joateko edo erosketak egiteko besteak beste,  erdigunera jaisteko beharra dutenean. 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna