Animaliak edukitzeko eta babesteko Udal Ordenantzaren inguruko bilera berri bat egingo da hurrengo azaroaren 13an
2013-11-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
“Auzoz auzo” parte-hartze egitasmoan garbiketaren inguruan jaso ziren kexa guztiak zirela medio, joan den ekainetik Animaliak edukitzeko eta babesteko Ordenantza berri bat lantzen dabil Udala. Oraingo hau, laugarren bilera izango da eta bertan egungo ordenantza proposamenaren eta hau guztiontzako justua izan dadin egin beharreko alegazioak egiteko moduaren inguruko azalpenak egingo dira.
Asteazken honetan Udaletxean kultura arteko topaketa bat ospatuko da
2013-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Duela hilabete batzuk, gure udalerriko errealitate soziologikoaren jakitun izanik eta datu demografikoak kontuan izanda ikerketa kualitatibo bat burutu zen eta bertan lasarteoriatarrok aniztasun kulturalaren inguruan lanean aritzeko dugun beharra egiaztatu zen. Modu horretan, kulturen arteko topaketa bat antolatu da asteazken honetan arratsaldeko 18etan Udaletxeko batzar aretoan, non bost lasarteoriatarrek bere esperientziak kontatuko dituzten.
Inauteriak 2014ko gaia MUSIKA izango da.
2013-10-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Astearte arratsaldean Kultur Etxean konpartsen ordezkariekin egindako bilkuran, jasotako proposamen guztien artean 2014. urterako herri guztia janzteko gai egokiena MUSIKA zela erabaki zen. Gaia zabala da oso, lasarteoriatar guztientzat aproposa. Abeslari famatuz, musika taldez, mugimendu musikalez edota instrumentuz, zergatik ez, mozorrotzea posible da. Orain, imajinazioa da martxan jarri beharrekoa.
Blas de Lezo atzealdea eraberritzeko obrak hasi dira
2013-10-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Hurrengo bi hilabeteetan Blas de Lezo atzealdeko kalea itxita egongo da Mitxelingo aparkalekuaren filtrazioak ekiditeko eta aparkalekuen berrantolaketarako bertan egingo diren eraberritze lanak direla eta. Hasiera batetik kale horretako aparkalekuek eman dituzten arazoen konponketa auzotarren eskaera bat izan da eta atzerapenak izan dituzten arren ia 193.800€ kostua izango duten lanak jada martxan dira.
Tximistarreta, haurrak parkeko jokoak aukeratu dituzte
2013-10-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Duela hilabete asko hasi zen gure udalerrirako espazio berri bat diseinatzeko adin guztietako jendeak parte hartu duen Tximistarreta parkearen parte-hartze proiektua. Modu horretan, frogatua geratu da urbanismoa ez dela teknikoen kontua bakarrik eta txikienek ere beraien ekarpenak egin ditzaketela, aurreko astean egin zuten moduan.
Bihar 2014ko inauterietako gaia aukeratzeko bilera egingo da
2013-10-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Iazko inauterien antolaketaren balorazio positiboa egin ondoren, aurtengoak ere modu berean egitea erabaki zen. Pixkanak, festa honen antolaketan parte-hartzea handituz eta indartzen ari da eta aurreko urteko pausoei jarraituz, herritarrek proposaturiko gaia bat landuko da. Jadanik proposamen guztiak jaso dira eta bihar arratsaldeko 19etan Manuel Lekuona Kultur etxean bilera deitu da gai horren aukeraketa egiteko.
Auzo konposta egiteko proiektu pilotuak oso harrera ona izan du herritarren artean
2013-10-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Aurreko astean, Auzo konpostaren inguruko bi bilera deitu ziren interesatuak zeuden Sasoeta eta Urbarteko auzotarrei proiektu honen inguruko informazioa emateko. Bi bilera hauetara jende ugari agertu zen eta dagoeneko 40 familia baino gehiago apuntatu dira eta oraingoz ez dago proiektuan parte hartzeko leku gehiagorik.
2014ko urteko ordenantza fiskalen proiektua aurkeztu da dagoeneko
2013-10-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Aurreko asteko urriak 16an ospatu zen Ogasun batzordean hurrengo urtean indarrean egongo diren ordenantza fiskalak aurkeztu ziren. Hurrengo asteetan hauei emendakinak egiteko epea zabalduta dago eta azaroaren hasieran egingo den Udalbatzarrean onartuko dira behin betiko ordenantzak.
Lasarte-Oriako Udalak bost langile kontratatuko ditu
2013-10-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
“Enplegua indartzeko” Gipuzkoako foru aldundiaren programaren barruan herrialdeko udalerri bakoitzak bere biztanleriaren eta langabezia tasaren araberako pertsona kopuru jakin bat kontratatzeko aukera du. Modu horretan, gure udalak egun osoko eta bost hilabeterako bost kontratazio egiteko aukera du.
Autobus zerbitzua hobetu nahi duzu?
2013-10-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako zure iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu; zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua. Horretarako, Gipuzkoako lau eremutan (guztira, 56 herritan) parte-hartze prozesu bat jarri da martxan, eta herri horietan guztietan bilera irekiak egiteaz gain, Internet bidez ere zure ekarpena egin dezakezu.