Albisteak
Astelehenean Oztarango hodi biltzailearen lanak hasiko dira
2013-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Oztarango errotonda inguruan burutuko den hodi biltzailearen ubideratzea dela eta hilabete batez bertako trafikoak aldaketak jasango ditu. Ubideratze horrek bidegurutzean aurkitzen den ur biltegia eta Oria ibaia lotuko ditu, eta errotondaren erditik gurutzatuko du bertako errail bat itxiaraziz.
Hori dela eta, hurrengo asteetan trafikoak izango dituen aldaketen inguruan informatu nahi du eta bitartean sentitzen du sortu daitezkeen eragozpenengatik. Lan hauek hilabeteko epean burutuko dira eta trafikoaren funtzionamendua aldatuko duten hiru fase desberdin izango dituzte.
I.Fasea Txartel aurreko errepide zatia bi norabidekoa bihurtuko da eta semaforo bidez zuzendua egongo da.
II.Fasea Errotonda estutu egingo da Oztarango aldean.
III.Fasea Errotonda estutu egingo da barneko aldetik.