Albisteak

Herritarrei egin zaien inkestaren emaitzak: Ebaluaketa positiboa bat eta hobetzeko gida

2013-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lehenik eta behin, esan, inkesta hau herritarrek parte hartzeko beste tresna bat kontsideratzen duela Udalak, non, 446 lasarteoriatarrek parte hartu duten beraien kezkak adieraziz. Etorkizunean erantzun beharreko betebehar eta lanerako gida moduan erabili beharko dugun galdeketa.

 

Hau esanda, orokorrean inkestan hauteman diren emaitzak positiboak izan dira, eta herritarrek udal gobernuaren gertutasuna eta parte hartzea baloratu dituzte bere ezaugarri positiboena bezala. Honetaz gain, euskararen arloan egiten ari den lana aitortzen da eta Udala eta udalerriko elkarteen artean nabari den harreman onaren ondorioz kaleko ekimen nahiz egitasmoen igoera ere bai.

 

Bestetik, kezken artean, batez ere langabeziarena legoke, hau gizartearen gaur egungo egoera orokorraren baitan kokatzen delarik. Eta jarraian herritarren ustetan, Udalak hobetu beharreko kontu garrantzitsuenen artean herriko mantenua ( kaleen konponketak, lorategien mantenua, argiteria…) eta aparkalekuen arazoa nabarmentzen dira.

 

Alde konkretuagoei begiratuz gero, inkestaren arabera egungo udal gobernuak jasotzen duen nota 5,9 koa da, guk oso positiboki kontsideratzen duguna eta oposizio guztiaren aginetik geratu dena, hauen artean alderdi sozialistarena izan delarik altuena 5,3 batekin.

 

Alkateak burutzen duen lanaren harira, herritarrek oso positiboki baloratu dute, beste alderdiekin alderatuz puntuazio altuena ematen diotelarik 6,3 batekin, eta gainera orokorrean udal gobernuak duena baino altuago baloratuaz. Herritarren ustez alkatearen bertute handienak, gertutasuna, herritarren iritziak entzuteko duen konpromezua eta parte hartzea sustatzen egiten duen ahalegina dira aipatuenak.

 

 

Euskaren inguruan jasotako pertzepzioak bestalde, bereziki positiboak izan dira. Nola bai ere herritarrek Udalaren hobekuntzen artean gehien baloratzen dituztenen artean kokatzen dute, eta gainera puntuaziorik altuena jasotzen duen arloa da 7, 2 punturekin. Zentzu horretan, inkesta egin dutenen artean, euskara erabiliz udal zerbitzuetara zuzendu diren herritarrek beraien hizkuntzan jaso dute arreta eta linguistikoki maila altuan edo oso altuan erantzun zaie.

 

Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko ahalegina baloratzeko eskatu zaien galderaren aurrean, %80ak positiboa edo oso positiboa dela pentsatzen du, eta, hauen artean erdiak baino gehiago azken bi urtetan eginiko parte hartze prozesuren baten berri izan du. Hautemandako portzentajeak extrapolatuz, inkestaren arabera ekimen hauetan parte hartu duten herritarrak milatik gora izan dira. Beraz, bide onean gaude, baina oraindik lan egin beharra dugu egunerokotasuneko erabakiak demokratizatu nahi baditugu.

 

Balorazio positibo hauei jarraikiz, herritarrek positiboki baloratu dute herrian antolatzen diren ekimen eta egitasmoen gehitzea, horrek gure herriren bizitza sozialaren hobekuntza eta aktibazioarako dakarren efektuarekin. Galdetu zaien %75ak gaur egun herrian dugun kultura, festa eta aisialdira zuzenduriko eskaintza nahikoa edo handia dela uste du. Eta guzti hau erabat loturik dago, %66ak Udala eta herriko elkarteen arteko harremana ona edo oso ona dela pentsatzearekin.

 

Hala ere, garrantzitsua da inkesta honetan herritarrek belarrietatik tira ere egin digutela ez ahaztea. Kontu azpimarragarrienak hauek dira:

 

-Lehenik, herritarrek negatiboki baloratu dute herriko mantenura zuzenduriko lanen eboluzioa; garbiketa, argiztapena, konponketak eta abar.

 

-Bigarrenik, garbi dago udalerriko egoera sozioekonomikoa hobetzeko egin beharreko saiakera beharra, langabezia baita gehien arduratzen gaituen arazoa. Ageriko da, Udalak lan politika aktiboetan eskumen zuzena izan ez arren, baduela lasarteoriatarrekiko ardura zentzu honetan ere.

 

Eta azkenik, aparkalekuak lehen bai lehen ere aurre egin beharreko arazo bat dira, herritarrek egoeraren okertze bat nabaritu baitute kotxea aparkatzeko garaian.

 

Azken finean, eta hau da hartu nahi dugun konpromezua, datu hauek gure eskuetan izanik, gure betebeharra da eginiko ekarpen guztiak kontutan izan eta hurrengo urteetarako motxila etxeko lanez betetzea.

Aurkezpena ikusi

Datu guztiak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna