Albisteak

Atsobakargo egoitzan Psikogeriatria unitate berria

2013-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Portaera nahasmenduak dituzten nagusiei laguntzeko zerbitzu berri espezializatua jarri du martxan Atsobakargo egoitzak. Zerbitzu berri horrek arreta kalitatea hobetuko du eta orain artean ezinezkoak ziren kasuak tratatzeko eta laguntzeko aukera eskainiko du.

 

Unitate Psikogeriatrikoa egoitzan bertan dagoen modulu espezifiko eta bereizia da. Dementzia edo/eta patologia psikiatrikoen ondorioz portaera arazoak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzea bilatzen du, beraien beharrei arreta espezifikoa eskainiz.

 

Portaera arazo hauek, besteak beste, garrasiak, agitazioa, deanbulazioa, agresibitatea, insomnioa eta ihes egitearen arriskua izaten dira.

 

Ez da unitate iraunkorra, hau da, erabiltzailearen portaera edo jokabide gorabeherak desagertu edo egonkortzen direnean, egoitzaren beste eremu batean kokatuko da.

 

UPSIa egoitza barnean dagoen estruktura fisikoa da, gehienez 15 plaza izango dituena eta gertutasuneko giroa lortu nahi duena.

 

Elkarbizitzarako esparrua da, orientazioa, deanbulazioa eta segurtasuna ahalbidetzen duena, gora-beheranzko lekualdaketak saihestuz. Egoiliarren zaintza hobetzeko kamera sistema erabiltzen da.

 

Honako hau da lantalde espezifikoa: zaintzaileak, medikua, erizaina, psikologoa, begirale okupazionala, fisioterapeuta eta gizarte langilea, Osakidetzako psikiatraz gain (hilean behin zentrora etorriko dena).

 

UPSIan terapia funtzionala, kognitiboa, aisialdirako eta familiei laguntzeko programak aurrera eramaten dira.

 

Unitate honen helburu espezifikoak hauek dira:

Arreta egokia eskaini, berezko pertsonalarekin.

Galtze edo ihes egitearen arriskua saihestu.

Euste fisiko eta farmakologikoak ahal den guztia gutxitu.

Leku seguru batean libre ibili ahal izatea.

Beste egoileen bizitza kalitatea hobetzea.

Arreta zuzeneko profesionalen lan baldintzak hobetzea, gainbegiratzeko eremua erraztuz.

Arreta ratioa beharretara egokitu.

Familiari orientazio konkretua eman ahal izatea, portaera arazoetan tratua gidatzen eta zaintzaile berari ere zainketa esparru bat eskainiz.

 

Unitate Psikogeriatrikoaren arreta gidatzen duten printzipio orokorrak hauexek dira:

Egoiliarren eta langileen segurtasuna bermatu.

Esku-hartze konduktuala lehenetsi tratamendu farmakologikoa baino.

Pertsonaren jokaera ondo behatu esku-hartzea hasi aurretik

Edozein aldaketak bere denbora daramala beti kontutan izan.

Irteerak kontrolatuko dira, familiak baimenduta.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna