Albisteak

2014ko tasen hobari eta salbuespenak eskatzeko epea zabaldu da

2014-01-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna | Gizarte Zerbitzuak

Ordenantza fiscal hauetan planteatutako hobarien onuradun izateko eskaera egiteko epea atzo, urtarrilak 13, ireki zen eta eskaera ezaugarri guztiak betetzen dituztenak Villa Mirentxura gerturatu beharko dira goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.

 

Aurten, udal zerbitzuen eremuan tasen salbuespen eta hobariei dagokienez aldaketa  handiak dituzte ordenantza fiskalek. Bertan, egoera ekonomiko kaxkarrean dauden bizikidetza unitateek (bikote, familia,…) progresibitatean oinarrituriko beherapen aukerak izango dituztela jasota dago eta modu horretan ezarritako tasa baino murritzago bat ordainduko dute.

 

Horretarako, orain arte oso murriztaileak ziren diru-sarreren mugak leundu egingo dira, neurri hauek aprobetxatzeko aukera pertsona kopuru handiagoak izan dezan.. Adibidez, RGIaren jasotzaileak (370 inguru) eta beraien familiek %100en salbuetsiak egongo dira esandako tasa guztien ordainketan. Eta egoera hobean aurkitu eta beharrean dauden beste pertsona batzuek ere beraien diru-sarreren arabera gutxiago ordaintzeko aukera izango dute %75, %50 eta %25an erregela berria modu progresibo batean aplikatuta.

 

Guzti hau, orain artean erabiltzen zen IPRREM erreferentzia taula erabiltzen uzteari eta horren ordez AES eta RGI laguntza ekonomikoak emateko erabili ohi diren Eusko Autonomi erkidegoko  taula erabiltzeari esker posible izan da.

 

Taula hau urtero berritzen da eta kalkuluak egiterako orduan erreferentzia izango da. Hemen azpian, 2013ko taula kokatu da herritarrek ideia bat izan dezaten. Bertan, hobarien kalkuluak egiteko diru-sarreren mugak ezartzen dira modu progresibo batean.(%100, %75, %50 et %25)

 

Azken finean, aurten pertsona gehiagok izango du ordainketetan hobariak nahiz salbuespenak izateko aukera, eta orain artean diru-sarrera faltagatik zenbait udal zerbitzu erabili ezin zutenek, hemendik aurrera aprobetxatzeko aukera izango dute gainontzeko herritarrek bezala.

 

Guzti hori, gizarte zerbitzuetatik kudeatuko da eta behin eskaera eginez gero urte guztirako balioko du, beti ere familiaren egoera ekonomikoa aldatzen ez bada. Hilero berrituko dira ordainketa hauetaz salbuetsiak dauden pertsonen zerrendak.

 

Adibidez:

Hiru pertsonaz osatutako familia, 1500e eta patrimonioko eskakizunak betetzen dituelarik, %25eko hobariak izango ditu. 239e ordaindu beharrean udal kiroldegiko abonu familiarra egiteko 179,25e ordainduko ditu.

 

Horretarako, izandako diru sarrerak 12 hilabetetan zatiturik kontutan hartuko dira eta bizikidetza unitatearen patrimonioa.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna