Albisteak
Bihar otsaileko ohiko udalbatzarra burutuko da
2014-02-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, OTSAILAK 11, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2013ko urriaren 8an eta azaroaren 8an egindako bilkuren akten onarpena.
2.- Laneko jazarpen egoerei eta beste arrisku psikosozialei aurrea hartzeko eta gatazkak konpontzeko jarduera protokoloa.
3.- Lasarte-Oriako Udalean ospatuko diren ezkontza zibilak arautzeko ordenantza.
4.- Lasarte-orian Babes Publikoko Etxebizitzen Erregimena arautzeko Ordenantza indargabetu egitea eta udaleko etxebizitza eskatzaileen erregistroa Etxebiden bildu arte erregimen iragankorra onartzea.
5.- Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izatea, "Euskal Herriko Lagunak Mendebaldeko Saharakoekin Bat" taldeak aurkezturiko mozioa.
6.- Udaleko EAJ/PNV taldeak aurkeztutako mozioa "Arrapide ibilbidearen inguruko mozioa".
7.-Udaleko Bildu taldeak aurkeztutako mozioa, "Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da" deiturikoa.
8.- Galdera eta erreguak.