Albisteak
San Pedro jaiak guztion artean antolatzen
2014-02-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Aurreko asteartean Udaletxe berriko hall-ean San Pedro jaien inguruan egindako topaketan, hogeitik gora herritar eta elkarte ezberdinetako kide, 2014. urteko San Pedro jaiek nolakoak beharko duten zehazten, festaren ezaugarriak definitzen eta antolatu beharreko ekimenen inguruko proposamenak luzatzen jardun ziren.
Hiru lan taldetan banatuta (Ekitaldi kultural-gastronomikoak eta udal ekintzak; Musika eta kale animazioa; eta Belaunaldiak, festei adinkako perspektiba batetik behatzeko sortua) Lasarte-Oriako festek zer eskaini beharko duten erabaki zen: kale giroa sustatu; herritarrek parte hartu dezaketen ekitaldi kulturalak, txapelketak, etab. antolatu; adin guztiak batu ditzaketen ekintzak eta ikuskizunak sustatu; gastronomia txapelketak antolatu, honek giroa sortu dezan; eta baita beste hainbat proposamen ere.
Hemendik aurrera, herritarrek nolako festak nahi dituzten jakinda, proposamenak egiten hasteko momentua zabalduko da, izatea nahi dugun hori ekainaren 27tik aurrera gauzatu ahal izan dadin. Otsailean zehar bigarren topaketan horretarako beta izango du gerturatu nahi duen edonork.