Albisteak
Hasi dira aurtengo kirol udalekuak
2013-07-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Gaur goizen hasi da eta uztailaren 12arte luzatuko da Gazteria, festak eta Kirola sailak antolaturiko kirol udalekuen lehengo txanda. Egunero goizeko 9:30etatik eguerdiko 13ak arte udalerriko 20 ume arituko dira antolatzen diren kirol ekintza desberdinetan parte hartzen.
Bertan, egingo diren kirol ekintzen barnean, atletismoa, defentsa pertsonala, igeriketa, surfa eta beste hainbat izango dira eta gainera astean bi aldiz udalerritik ateratzeko irteerak antolatu dituzte, Zarautzera surf egitera adibidez.
Azkenik, lehengo txanda honetan apuntatzeko aukerarik izan ez eta horrelako ekintzetan parte hartu nahi dutenek uztailaren 15an hasiko den bigarren txanda batean sartzeko aukera izango dute. Beraz, animatu eta ondo pasa kirola eginez uda honetan!