Albisteak
San Frantzisko eta Arranbide kaleetan goraguneak jarri dira
2013-06-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Orain dela denbora bat, bertako auzo elkarteek eta auzotarrek Udalari beraien kezkak agertu zizkieten “Pausoz pauso auzoz auzo” herritarren parte-hartze egitasmoan. Kezka hauen artean, auzoko errepidetan kotxeen abiadurak oinezkoentzako sorturiko arriskuaren inguruan informatu zituzten udal arduradunak.
Ordundik denbora bat pasa da eta Udala irtenbide bat emateko lanetan aritu da. Azkenik, abiadura hau jaisten lagunduko duten goraguneak jartzea erabaki da San Frantzisko eta Arranbide kaleetan kokatuak dauden oinezkoentzako gurutzaguneetan ibilgailuen abiadura murrizten saiatzeko.