Albisteak
“Más madera”-ko gazteek eginiko jokoak Okendon izan ziren
2013-07-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Gizarte Zerbitzuak
Orain dela hilabete batzuk, Lasarte-Oriako 7 neska mutil egurrarekin lanean hasi ziren gaztelekuan “más madera” proiektuaren barnean eta San Pedro jaietan ikusi ahal izan dugu lortutakoaren emaitza. Uztailaren 1an udalerriko ume guztien gozamenerako Okendo plazan jarri zituzten beraiek eginiko jolasak, asko izan ziren bertara gerturatu zirenak eta egileak izan ziren joku bakoitza erakusten.
"Mas madera", INTERVIDA Fundazioaren laguntzarekin gizarte-partaidetza, lanerako motibazioa eta gazteen lankidetza bultzatzen duen proiektu bat da. Aurten jarri da martxan Lasarte-Orian eta eskulan tailer batean birziklatutako egurrarekin joku erraldoiak eratzean datza.