Albisteak

Gabonetako kirol jokoak haurrentzat kiroldegian

2013-12-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol eta joko ekintzak antolatu ditu 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaiotako neska-mutilentzat. Jarduera honetan parte hartzen dutenek, Gabonetan lagun berriak egiteaz gain, kirol eta jolas berriak ere ezagutuko dituzte.

 

ORDUTEGIAK, DATAK ETA PREZIOA:

• Abenduaren 26, 27, 30, urtarrilaren 2 eta 3an.

• 09:30tatik 12:30tara.

• 53,00 € (bazkideen prezioa).

• Taldeak gehienez 20 partaide izango ditu.

 

EKINTZAK ETA GEHIGARRIAK

• Kirol ezberdinak: golfa, jolasak, ur ekintzak…

• Prezioan sartuta daude hamaiketakoa, garraioa eta kirol materiala.

• Irteera bat Andoaingo Goiburu Golf Elkartera.

 

INSKRIPZIOA:

2013ko abenduaren 2tik aurrera Lasarte-Oriako Udal Kiroldegian

• Inskribatzeko edo informazio gehiago jasotzeko zuzendu zaitezte

Lasate-Oriako Udal Kiroldegiko bulegora, astelehenetik ostiralera

10:00etatik 12:30tara eta 17:00etatik 19:00tara.

• Plazak hartzeko inskripzio hurrenkera errespetatuko da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna