Albisteak

Lasarte-Oriako merkataritza ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak ordezkatuko dituen marka berri bat aurkeztu da

2013-12-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Gaur goizean udalerriko ostalarien aurrean eta arratsaldean merkatari nahiz zerbitzu pertsonaletako arduradunen aurrean “Tratu on bat” marka komertzial berria aurkeztu da. Lasarte-Oriako herritarrei nahiz herritik kanpokoei zuzenduriko ideia garbi baten transmisioaz hirugarren sektorea bultzatzeko helburuarekin jaio den marka: Lasarte-Orian tratu on bat jaso eta egiteko aukera dago

 

Gaur egun nozitzen ari garen krisiak Gipuzkoan gehien zigortutako udalerritako bat da Lasarte-Oria. Langabetuen tasa % 16tik gorakoa da, eta horrek esan nahi du 1.600 pertsona baino gehiago daudela langabezian; etorkizuna, berriz, ez da batere esperantzagarria une hauetan. Bestalde, gure udalerria industrializatutako herri bat izatetik zerbitzuen herri bat izatera pasa da, gure ekonomia lokalaren % 70a baino gehiago hirugarren sektorean oinarritzen da, eta horretantxe zentratu behar dugu gure arreta une hauetan.

 

Gainera, salgune handien eraginez merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreak azken urteotan ingurune urbanoan izan duen garrantzi-galera dela eta, pentsatzen dugu erakargarriago egin behar dugula Lasarte-Oriako merkataritzaren, ostalaritzaren eta aisiaren eskaintza, irudi propio, bateratu eta partekatu batekin.

 

Irudi berri hori bultzatzeko, garapen lokalerako estrategiaren barruan, ezinbestekoa da merkataritzatik, ostalaritzatik eta zerbitzu pertsonaletatik eguneroko lanari ekiten diozuenon inplikazioa, zuek baitzarete gure ekonomia lokalaren oinarria.

 

Erronka komun eta propio bat dugu, beraz, eta, erronka horri heltzeko, erraz ezagutzeko moduko identitate bat behar dugu, beste udalerrietatik bereiziko gaituena eta gure udalerriaren berezitasun erakargarria ulertzeko eta partekatzeko modu baten inguruan bilduko gaituena.

 

Hori lortzeko, zuk ere parte hartzea nahi dugu, gure merkataritzako eta ostalaritzako sektorearen nortasuna definitzeko sortu dugun marka erabiliz, sustatuz eta sendotuz. Hauxe duzu marka:

 

 

Akordioaren seinale elkarri eskua ematen erakusten duen sinboloaren bidez, bezeroaren satisfazioa irudikatzen da, jaso duen tratuagatik, tratu on bat, eta jaso duen zerbitzuaren edo produktuaren prezioagatik eta kalitateagatik. Azken batean, gertuko eta konfiantzazko tratu bat.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna