JANARI-MANIPULATZAILEAREN IKASTAROA
2016-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa martxoaraen 17an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.
Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 8 ohiko bilkura ospatuko du
2016-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, martxoak 8, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
ESKOLAKO AGENDA 21: Ikasleak energia eta mugikortasuna aztertzen
2016-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako LH-ko ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Lasarte-Oriako Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du.
Etxegabetzeen kontra laguntzeko zerbitzu juridikoa
2016-03-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek iragarri duenez, Udala Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxegabetzeen kontra Laguntzeko Zerbitzu Juridikoarekin elkarlanean arituko da.
Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena.
2016-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxoaren 8a ekitaldiz beterik ospatuko da, horretan inplikatu diren kolaboratzaile ugariei esker. Ekitaldiak hilaren 4an hasiko dira, “Sufragistas” filmarekin, eta 13an amaituko, zumbako maratoiarekin.
Gaztelekuak ikasketarako laguntzako zerbitzua eskaintzen du
2016-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren ostegunean, martxoaren 3ak, ikasketarako laguntzako zerbitzu berria hasiko da Gaztelekuan.
Jaietan Blai, hasi dira San Pedro jaien prestalanak
2016-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak parte-hartzezko bi prozesu jarri ditu martxan San Pedro jaietarako Lehena, herritarrei festetarako proposamenak eskatuz. Bigarrena, herriko kolektiboak txozna ipintzera gonbidatuz.
Akordioa Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin
2016-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak Lanbidek Afektatutakoen Plataformarekin elkarlanean aritzeko akordioa aurkeztu du, plataformaren aholkularitzako lana babesteko xedez eta arazo horrek afaktatutako lasarteoriatarrei laguntzeko asmoz.
KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan
2016-02-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.
MARTXOKO AGENDA KULTURALA
2016-02-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zinema, musika, antzerkia eta dantza, programazio erakargarria hil honetarako. Dantza-zikloaren barruan, Kresala Dantza Taldeak bisitatuko gaitu “Oteiza Kaxa Beltza” obrarekin. Martxoaren 8ak ere izango du bere tartea: “Sufragistas” filma eta Lan ta Lanen antzerkia “Un espíritu burlón” obrarekin.