“Oporrak Bakean” programarako familiak bilatzeko kanpaina

2016-02-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako familiak behar dira, “Oporrak Bakean” programaren barruan aurtengo udan bisitatuko gaituzten haur saharauiak etxean hartzeko. SAEDen Adiskideen Elkarteak eta Udalak, Porrotx lagun zutela, deialdi solidarioa egin zuten atzo arratsaldean.

gehiago irakurri

Adinekoekin adeitsua izango den merkataritzaren alde

2016-02-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak adinekoei babesa emateko kanpaina bat abiatu du, eta haiei espazio bat eskaintzera animatzen ditu herriko komertzioak, beren txandaren zain eserita egon ahal daitezen, hartara egonaldia eta erosketa erraztuz.

gehiago irakurri

Arrakasta handia 2017ko Inauterietarako proposamenen kanpainak

2016-02-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

412 proposamen izan dira lasarteoriatarrek udalaren postontzietan utzitakoak. Haien erdiek baino gehiagok gaitzat ofizioak hartzearen alde egin dute.

gehiago irakurri

Lasarte-Oria Lantzen, udal-informazioko aldizkaria, etxe guztietako postontzietara

2016-02-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aldizkariaren zenbaki berri bat, udalaren obrei eta jarduerei buruzko informazio zehatza jasotzen duena, etxez etxe banatzen ari dira egunotan. Helburua da informazioa eskuragarri jartzea, gardentasun handiago baten mesedetan.

gehiago irakurri

LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK

2016-02-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lanbidekin elkarlanean, eskualdeko udalak, Andoain, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbilek abian jarritako ekimena da. Orain gutxi, abenduan, amaitu berri da proiektu honen lehen fasea. Bertan  hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute eskualdeko eta inguruko enpresek. Denera 22 izan dira burututakoak .

gehiago irakurri

JANARI-MANIPULATZAILEA

2016-02-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena. Ikastaroa otsailaren 24an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etatik 13:30ra bitartekoa izango da.

gehiago irakurri

ZURE ENPRESA NOLA SORTU ETA KUDEATU

2016-02-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoaren 15an eta 16an Lanbidek  “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.

gehiago irakurri

Ardo-dasta Lasarte-Orian

2016-02-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Arkupe, Buenetxea, Lasarte eta Viña del Mar tabernek ardo-dasta egingo dute otsailaren 23an eta 24an.

gehiago irakurri

Lasarte-Oria udalerri gisa eratzearen 30. urteurrena

2016-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oriako bandera igotzearekin amaitu dira 30. urteurrenaren omenezko ekitaldiak.

gehiago irakurri

Okendo plazako garajeen eskatzaileen onartuen etz baztertuen behin behineko zerrendak

2016-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak, 2016ko otsailaren 12an hartutako dekretuaren bidez, onetsia geratu dira UDALAREN JABETZAKO GARAJE-PLAZEN ESKAINTZA JARRAITURAKO PROZEDURAN ETA HAIEK ERRENTAMENDUKO ETA/EDO KONTZESIO DEMANIALEKO ERREGIMENEAN ADJUDIKATZEKO BALDINTZETAN parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen behin-behineko listak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna