Albisteak

ESKOLAKO AGENDA 21: Ikasleak energia eta mugikortasuna aztertzen

2016-03-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako LH-ko ikasleak, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren eskola eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea  da, herritar bezala partehartzea bultzatuz. Programa hau Lasarte-Oriako Udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak aurrera eramaten du.

 

Herriko ikastetxe hauek 2009-2010 ikasturtetik aurrera programa honetan murgiltzen hasi ziren. Gaur egun, zazpi urte beranduago herrian ditugun LHko bi ikastetxeetako 1.300 ikasle inguru ari da proiektuan beraien ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.

 

Eskolako Agenda 21ak, hiru ardatz nagusi lantzen ditu: curriculuma, ikastetxearen kudeaketa eta partehartzea herrian. Atal hauek gai desberdinen inguruan biratu izan dute: ura, biodibertsitate naturala, aniztasun kulturala, elikadura... 

 

Hasteko, ikastetxe bera aztertzea tokatzen da. Behin curriculuma eta ikastetxeko diagnostikoa egin ondoren, zertan hobetu aztertu behar da eta ekintza plan bat osatzen da. Ondoren, ikastetxe inguruko auzoan gertatzen dena aztertzea tokatzen da. Eta horretan daude hain zuzen ere ikastetxe hauek. Herri mailako partaidetza lantzeko, ekintza batzuk burutzen dituzte bai ikastetxean eta baita ikastetxetik kanpo ere, eta ondoren, lortutako emaitzekin, norberak bere egunerokotasunean bete beharreko hainbat konpromiso hartzeaz gain, ikusitako gabeziak konpontzeko proposamenak luzatuko dizkiete Udal ordezkariei, ikasturte bukaeran Alkatearekin burutuko den entzunaldian.

 

Aurtengo gaia, “Energia eta Mugikortasuna I” da eta lehenengo urte honetan Energian murgilduta gabiltza. Ikasleak, adinari egokitutako diagnostiko eta ekintzak burutzen ari dira une honetan.  Txikienak, horma-irudi eta jolasen bidez energia zertarako den ezagutzen ari dira eta Lehen Hezkuntzakoak berriz, etxeko energia beharrak, hausnarketa eta galdetegi bidez, baita kaleko beharrak ere, batez ere kale argiztapenean oinarrituta eta horrekin batera argi kutsadura existitzen dela ikasten ari dira. Beraz, herriko ikasleak kalean ikusiz gero hurbil zaitezkete laguntzera.

 

Aipatu bezala, proiektuaren helmuga udal ordezkariei alkatearekin batera, landutako gaia aurkeztea da eta bide batez hartutako konpromisoak eta egin beharreko proposamenak helaraztea. Horretarako, entzunaldi berezi bat egiten da ekainean eta ordurako deialdia egingo dizuegu. Laster arte!!

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna