Albisteak
Udalbatzarrak datorren asteartean martxoak 8 ohiko bilkura ospatuko du
2016-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, martxoak 8, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- 2015eko abenduaren 9an eta 2016ko urtarrilaren 12an ospatutako batzarren akten onarpena.
2.- 2015eko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
3.- EH BILDU Udal taldeak aurkeztutako mozioa “Soterratuak itxi eta alternatiba adostua bilatzea”-ri buruzkoa.
4.- EAJ-PNV Udal Udal taldeak aurkeztutako mozioa “Lasarte-Oriako bidegorri-sareak hobetzea”-ri buruzkoa.
5.- Galdera eta erreguak.