Albisteak

Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena.

2016-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Martxoaren 8a ekitaldiz beterik ospatuko da, horretan inplikatu diren kolaboratzaile ugariei esker. Ekitaldiak hilaren 4an hasiko dira, “Sufragistas” filmarekin, eta 13an amaituko, zumbako maratoiarekin.

 

Jesus Zaballos ekitaldi horietan laguntzen aritu diren elkarte eta pertsonen ekarpenak eskertu zituen, horiek gabe ezinezkoa baitzatekeen hain programa osatua eta zabala egitea. Herritarrak ere berdintasunaren aldeko ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzera gonbidatu zituen. Bere eskertzan, espresuki aipatu zituen honako hauek: Landaberri eta Lasarte-Oria-Usurbil institutuak, Jalgune, Kukuka, Lan eta Lan, Ostadar, Texas, Ttakun, Nordic Walker, Gipuzkoako Patinatzaileen Elkartea eta Masaje-Eskola. Enpresen inplikazioa ere eskertu zuen, hala nola Alcar leihoak, Eroski Center eta Bizkortzen.

 

Berdintasuneko zinegotziak ekitaldi hauekin guztiekin berdintasunaren alde lan egiteko asmoa berretsi zuen, Lasarte-Oriako elkarteen ehundurarekin transbertsalki arituz. Berdintasunaren aldeko 1. Martxaren garrantzia nabarmendu zuen, bereziki familian egitera zuzendua, garrantzizkoa baita etxean berdintasunaren alde lan egitea, ametsa izateari utzi eta errealitate bihur dadin. Ekitaldiak honako hauek dira:

 

Maite Iglesiasek, Emakumeen Zentro Zibikokoa, Berdintasunaren aldeko 1. Martxaren ibilbidea azaldu zuen. Ibilbidea erraztzat jo zuen, gehienbat bidegorrietan barrena izango baita eta, beraz, edonork parte hartu ahalko baitu: emakumeek, gizonek, haurrek, ezinduek, adinekoek... Inskripzioa abiatu baino lehen izango da, plazan bertan.

 

Lan eta Lan taldeko ordezkariek jendea antzezlanera joatera gonbidatu zuten, ziurtatuz ahalegin handia egin behar izaten dutela prestatzen duten antzezlan bakoitzean.

 

Amaitzeko, María Morales “La consciencia del tiempo” liburuaren egileak hartu zuen hitza. Bere liburua aurkezteko aukera eskertuta, azaldu zuen emakumearen omenaldi bat izan nahi duela, bere eginkizuna goretsiz, etxe barruan nahiz handik kanpo egiten duen lanagatik. Deialdi bat da. beren lana baloratzen ikas dezaten eta beren segurtasuna bila dezaten, gizartean esparruak irabaziz eta aurrera eginez. Ahalegin horretan gizonezkoak batu beharra dagoela agertu zuen.

Egitaraua ikusi          Martxaren diptikoa                   Ibilbidea ikusi       "Lan eta Lan" antzerkia

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna