Hazilan proiektua martxan

2016-03-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Garapenek Hazilan proiektua abiarazi du, Euskadiko gazteentzeko 5.000 enplegu sortzeko helburuarekin.

6.000.000 euroko apustua egin du Garapenek gazte enplegua sustatzeko. 2014-2020 aldirako Euskadiko Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean, eskualde-garapeneko 20 agentziaren parte-hartzearekin.

gehiago irakurri

Kontsumobide Zuregandik gertu 2016

2016-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren prestakuntza-zentroetatik, 2016. urtean euskal udalerrietan abian jarriko dugun “Kontsumobide zuregandik gertu” izeneko prestakuntza- eta informazio-kanpainaren edizio berrian izena emateko epea luzatzearen berri eman nahi dizuegu.

gehiago irakurri

Zuhaitzaren eguna

2016-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala


Euria egiteko arriskua dagoenez, azteazkena 16a EZ DA OSPATUKO Zuhaitzen Egunaren jardunaldia. Ospakizun-data berria ixten denean, komunikatuko dizuegu.
 

 

 

gehiago irakurri

Udaltop: Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?

2016-03-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Horixe Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak zortzigarren ediziorako aukeratu duen gaia. Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango da hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak.

Topaketa, urtero bezala, Lasarte-Orian egingo da, apirilaren 21ean eta 22an. Izen-ematea zabalik da apirilaren 15era arte. Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute aurtengo antolaketan. www.udaltop.eus

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak hurrengo martxoaren 16a ospatuko du Zuhaitzaren Eguna

2016-03-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zuhaitzen Egunaren XXIX. edizioa jardunaldi bakarrean ospatuko da aurten, aurreikusitako data martxoaren 16an izango delarik, eta Sasoeta ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz.

 

Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz eta urkien 50 kimu landatuko ditugu.

 

 

gehiago irakurri

XXVIII. SQUASH TXAPELKETA

2016-03-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita zortzigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2016ko apirilaren 7n hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek apirilaren 1a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurokoa da.

 

gehiago irakurri

KIROLDEGI MUNIZIPALERAKO EKIPAMENDU BERRIA

2016-03-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak muskulazioko eta kardioko material berria erosi du, horrelako instalazioak erabiltzen dituztenen eskari handiari erantzuna emateko. Horrela, kopuru handian hobetzen dira kirola praktikatzeko erabilgai dauden makinak. Horrekin, instalazio horien erabiltzaileek egiten zuten eskari bat bete nahi du Udalak.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo, asteartea 8 hartutako erabakiak

2016-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2016ko martxoaren 8an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  5 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erbakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Omenaldi hunkigarria 1936ko estatu-kolpearen lekukoei

2016-03-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Islada Ezkutatuak elkarteak, Udalarekin elkarlanean, ekitaldi xume baina hunkigarria antolatu zuen, gure Historiako garai latz baten memoria biltzeko lanean parte hartzen aritu diren azken pertsonen omenez.

 

 

gehiago irakurri

Emakumeen eguna (Erakunde-Adierazpena)

2016-03-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (CCRE-CEMR) Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuna Tokiko Bizitzan Sustatzeko Batzorde Iraunkorrak adierazi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna funtsezko eskubidea eta oinarrizko balioa dela demokraziarentzat. Tokiko eta eskualdeetako gobernuak herritarrengandik gertuen dauden esferak dira, eta, hortaz, esku-hartzerako maila garrantzitsuak dira oraindik ere dirauten desberdintasunei aurre egiteko eta emakumeen eskubideak Europan eta mundu osoan sustatzeko.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna