Lehenbiziko janari-banaketa familia behartsuen artean
2015-12-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako 234 familia, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen lehenengo janari-banaketaren onuradun.
Kurditastango ordezkaritza bat Lasarte-Orian, bertako hizkuntza-politika ezagutu nahian
2015-12-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Kurduera berreskuratzeko lanetan diharduten bost kurduk Udalak eta Ttakunek egiten duten lana ezagutu nahi izan dute Euskal Herrira egin duten astebeteko egonaldiaren barruan
Udalbatzarrak datorren asteazkenean abenduak 9 ohiko bilkura ospatuko du
2015-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteazkenean, abenduak 9, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Jalguneren erakusketa
2015-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Jalgunek atzo ireki zuen “Elkar sentitu eta emozioak handitu” erakusketa Antonio Mercero gunean.
Jalgunen parte hartzen duten pertsonen hainbat argazkik osatzen dute erakusketa, egiten duten lan handia ezagutzera hurbiltzeko modu bat.
Erakusketa abenduaren 18ra arte egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara bitartean. Jesus Zaballos alkateak hara joatera eta parte izatera animatzen du jendea.
Emakumeen saskibaloiko 4ko torneoa
2015-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Emakumeen saskibaloiko Euskadiko, Madrilgo, Gaztela eta Leongo eta Galiziako selekzioek lauko torneo bat jokatuko dute hil honen 6an eta 7an.
Hauteskundeetako mahaietako kideen zozketako emaitzak, 2015eko abenduaren 20ean egingo diren prozesuetarako (ZERRENDA BERIA)
2015-12-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Datorren abenduaren 20ean ospatuko diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa. ZERRENDA BERRIA
Garitanok, Aramburuk eta Artolak: “Entrenatzailea kirolariaren erreferentea da eta erabiltzen duen hizkuntzan ere bai!”
2015-12-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Texas lasartearrak, Intzak, LOKE-k, Ostadarrek, Burunzpek, Kaxkarrok eta Landaberrik entrenamenduetan euskara gero eta gehiago erabiltzeko plan bana sinatu dute Udalarekin.
Manuel Lekuona kulturetxearen hitzaldi-aretoa ia beteta zegoela eta Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, asteazkenean, mahai-inguru oso interesgarria ikusi ahal izan zuten bertaratutako guztiek. Jesus Zaballos alkatea eta Euskara Batzordeko lehendakaria Jon Antxordoki bertan zirelarik, Xabier Usabiaga kazetariak Gaizka Garitano futbol entrenatzailea, Iratxe Aranburu korrikalari ohia eta lehen mailako Iñaki Artola pilotaria elkarrizketatu zituen.
Lasarte-Oriak Eguberrietako Haur-parkea irekita izango du abenduaren 20 eta 31 bitartean
2015-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Berrikuntza modura, aurten, PINa Oriara hurbiltzeko asmotan, Bitarteko familientzako karpa bat izango da.
ORSAri adjudikatu zaio aurtengo asfaltatze-kanpaina
2015-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
ORSA enpresak hartu du asfaltatze-kanpainaren adjudikazioa 355.134 euroren prezioan, eta burutzeko epea 23 egunekoa da.
Deklarazio instituzionala. Hiesaren kontrako borrokaren munduko eguna dela eta.
2015-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, HIESaren kontrako Borrokaren Munduko Eguna dela eta, aho batez adosten du honako deklarazio hau:
Parisko Deklarazioak dioen moduan, une historiko batean aurkitzen gara HIESari erantzuna emateko. Aurrerapen zientifikoei, aktibismo komunitarioari eta helburu komuneko konpromiso politikoari esker, HIESaren epidemiari mundu mailan 2030. urterako amaiera emateko benetako aukera dugu. Hiriek denbora luzea daramate lehenengo lerroan HIESari erantzuna emateko orduan eta orain posizio paregabe batean daude ekintza bizkorren aitzindari izateko, 2020. urtean 90-90-90 helburuak lortzeari begira: GIBarekin bizi diren pertsonen % 90ek beren egoera serologikoa ezagut dezatela; beren egoera serologikoa ezagutzen dutenen % 90ek tratamendua jaso dezatela; eta tratamenduan dauden pertsonen % 90ek karga birala ken dezatela.