Albisteak

Jaietan Blai, hasi dira San Pedro jaien prestalanak

2016-03-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak parte-hartzezko bi prozesu jarri ditu martxan San Pedro jaietarako Lehena, herritarrei festetarako proposamenak eskatuz. Bigarrena, herriko kolektiboak txozna ipintzera gonbidatuz.

 

Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak jakitera eman zutenez, hasi dira “Jaietan Blai” iradokizun-txartelak etxez etxe banatzen, lasarteoriatarrei datozen San Pedro jaietarako jarduera, musika-talde eta abarren proposamenak egiteko eskatuz.

 

Proposamenak martxoaren 10era arte utzi ahalko dira udalaren eraikinetan horretarako prestatutako postontzietan. Udalak espero du Inauterietarako proposamenen kasuan adinako arrakasta izango duela.

 

Abiatutako parte-hartzezko 2. prozesua txosnak ipintzeari buruzkoa da. Udalak herritarrei zabaldu nahi die aurtengo jaietan txosna ipintzeko aukera. Horretarako, Antonio Mercero eta Okendo plazetan gehienez 4 txosna ipintzeko aukera aurreikusi du.

 

Parte hartu nahi duten herriko talde edo elkarteek eta pertsona-kolektiboek martxoaren 15a baino lehen egin diezaiokete eskaera Udalari. Prozesu honetan, Lasarte-Oriako ostalaritzari ere zabaldu zaio parte hartzeko aukera, nahiz eta lehenbizikoek bigarrenen aldean lehentasuna izango duten txosnak adjudikatzerakoan.

 

Dauden eskaeren artean bi zozketa egingo dira: bata txosna ipintzeko aukerarako eta bestea kokaleku zehatza esleitzeko.

Proposamenak egiteko inprimakia

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna