Gurutze Gorriak, bihotz biriken suspertze tailerrak egingo ditu Urbilen
2017-05-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbat honetan maiatzak 20, Lasarteko Gurutze Gorriak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, bihotz biriken suspertze doako tailerrak eskeiniko ditu Urbil Zentro Komertzialean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gerturatzen diren guztiek, bihotz gelditzea bezalako osasun arazo larri baten kasuan oso baliagarri izan daitezkeen oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte, gainera, suspertze teknikak praktikatzeko aukera izango dute.
2017. urteko herriko jaietan kale-postuak adjudikatzeko prozedura
2017-05-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eskaerak
Datu hauek aipatu beharko dira:
-
Eskaerak aurkezteko epearen azken eguna: 2017ko maiatzaren 19a (erantsirik doa eskaeraren inprimaki-eredua, erabil daitekeena)
-
Aurkezteko lekua:
-
Bide telematikoz: zerbitzuak@lasarte-oria.eus
-
Udaletxeko Erregistro Orokorrean
-
-
Jarriko den postuaren neurriak (2 m zabal eta gehienez 6 m luze)
-
Posta elektronikoko helbidea eta kontatuko telefonoaren zenbakia
Zozketa:
Udalak zenbaki bat esleituko dio eskaeretako bakoitzari, eta numerazio hori Udalaren ediktu-taulak argitaratuko da (ondoko loturan) 2017ko maiatzaren 23an.
http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/2746.shtml
Astean zehar, Udalak ipiniko diren postuen zozketa egingo du, eta kokapenek planoa ediktu-taula berean argitaratuko du 2017ko maiatzaren 29an.
Informazio gehiago:
- 943370103
- servicios@lasarte-oria.eus
Kultura leku guztietan programaren aurkezpena
2017-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak herriko merkataritza eta ostalaritzako establezimenduei haietan jarduera kulturalak egiteko aukera eskaintzen die. Baldintza bakarra da Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteko kide izatea.
Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia arloko teknikariak atzo aurkeztu zuten Kultura leku guztietan programa berria. Horrekin, aukera berri bat zabaltzen zaie Lasarte-Oriako merkatari eta ostalariei beren establezimenduetan jarduera kulturalak eskaintzeko. Programan parte hartu ahal izateko, eskaera aurkeztu behar dute maiatzaren 15etik 26ra bitartean.
Santa Ana pala txapelketa: izen emate epea luzatuta
2017-05-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Santa Ana pala txapelketan izena emateko epea datorren igandera arte (maiatzak 21) luzatzea erabaki du. Txapelketan 16 urte beteak izanik, Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) udal kiroldegian egin behar da.
Islada Ezkutatuak elkarteak udalari utzi dizkio Gerra Zibileko piezak
2017-05-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta memoria historikoa errekuperatzeko Islada Ezkutatuak elkarteko lehendakaria den Mailu Arrutik hitzarmen bat sinatu zuten, Txaldalurren aurkitutako bonba artisanalak eta gainontzeko materiala udalari uzteko.
Dena prest Udaltop jardunaldiei hasiera emateko
2017-05-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketei, bihar emango zaie hasiera Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Jardunaldiak Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen dute Arabako Foru Aldundiaren, Euskal Hirigune Elkargoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EUDELen, Nafarroako Gobernuaren eta UEMAren laguntzarekin.
Telebista digitaleko errezepzioaren afektazioak
2017-05-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Llega800 entitatearen oharra, Lasarte-Orian 4G telefonia mobila hedatzearen ondorioz telebista digitala errezibitzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Arazo horiek konpontzeko doako jarduketak eskatzeko epea 15 egunean amaituko da. Kontakturako telefonoa 900 833 999 zenbakia da.
Udalaren bi partzela lizitaziora, babes ofizialeko 86 etxebizitza eraikitzeko
2017-05-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabaletaberrin 64 BOE eta Zatarainen 22 BOE eraikitzeko bi partzela munizipal adjudikatzeko baldintza-agiriak onetsi ditu udalbatzarrak. Baldintza-agiriek PSE-EEren, ADLOPren eta EAJ-PNVren aldeko botoa jaso zuten, eta EH-Bilduren abstentzioa.
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek azaldu duenez, bi operazioren bidez udalaren bi partzela adjudikatuko dira, merkatuan babes ofizialeko 84 etxebizitza jartzeko helburuarekin.
Udaberriko Festa aurkeztu dute
2017-05-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Sozioekonomiako zinegotziak eta de Aterpea elkarteko lehendakariak Udaberriko Festaren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 12an izango da festa, eta herriko merkatari eta ostalariek antolatu dute.
San Pedro jaietan txosnak ipintzeko deialdia
2017-05-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
San Pedro jaietan txosna ipintzeko interesatuta dauden entitate edo taldeek dagokien eskaera egin beharko dute maiatzaren 12tik 19ra arteko epean. Eskaera hori Udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.