Adjudikatu dira Garaikoetxea I.P.ko eta Jubilatuen Elkarteko leihoak ordezkatzeko lanak
2017-03-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. enpresak exekutatuko ditu Garaikoetxea I.P.ko eta Jubilatuen Elkarteko leihoak ordezkatzeko lanak.
Aurkeztutako 5 proposamenak aztertu ondoren, Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. egingo ditu aipatutako leihoak ordezkatzeko lanak, 351.600 euroan.
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea.
Zabaleta Berriko etxebizitza kontzertatuen zozketaren emaitzak
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Neinor eraikitzaileak egindako Zabaleta Berriko etxebizitza kontzertatuen zozketaren emaitzak argitaratu dira udal-web orrian.
Hemen dituzu emaitzak:
http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4175.shtml
Guztion Lasarte-Oria! sarien 3. edizioa aurkeztu da
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak ostiralean Arranbiden aurkeztu zituen Guztion Lasarte-Oria! programak aurten aurkeztuko dituen hiru modalitateak. Helburua da udalerri osora zabaltzea, puntu beltzak errekuperatuz edo horma handiak txukunduz.
Ebatzi da martxoaren 8ko kartelen lehiaketa
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxoaren 8ko kartelen lehiaketako sariak banatu dira. Irabazlea Naiara Prado Martín izan da, eta haren proposamena erabiliko da datorren urteko martxoaren 8ko kartela egiteko.
Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen, Emakumeen Zentro Zibikoan, Zerbitzu Sozialetako sailak antolatutako martxoaren 8ko kartel-lehiaketaren sariak. Aurkeztutako 4 proposamenen artean deliberatu ondoren, epaimahaiak hurrengo emaitza hau erabaki zuen:
Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien bozketak
2017-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko martxoaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 11 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Ireki da 2017ko San Pedro Jaietarako diru-laguntzen deialdia
2017-03-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28 arte egongo da irekita. 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi
Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.
“MUGIKORTASUN JASANGARRIA” AZTERTZEN ARI DIRA ESKOLETAKO IKASLEAK
2017-03-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zortzi urte pasa dira jada, Lasarte-Oriako Udalak herriko ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri zutenetik. Gai ugari landu dira orain arte: ura, energia, hondakinak, biodibertsitatea, dibertsitate kulturala, kontsumo jasangarria, elikadura jasangarria… 2016-2017 ikasturtean gai berri bati heldu diote, Mugikortasun jasangarria.
Udalaren eta Endesaren arteko hitzarmena ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko
2017-03-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak eta Endesak hitzarmen bat sinatu dute, ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko.
Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Lasarte-Oriako jarduneko alkate Lourdes Acevedok eta Endesako ordezkari Miguel Tembouryk. Horren bidez zera adostu dute, ekonomikoki egoera ahulean dauden pertsonek faktura ordaindu ez badute ere, argindarraren eta gasaren hornidura etetea saihesteko beharrezkoak diren koordinazio-mekanismoak ezartzea.
Animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzua
2017-03-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak Gipuzkoako Abere eta Landare Babeslea elkarteari adjudikatu dio animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzua 2017. urterako, Kontratuaren totala 7.000 euro da, eta hurrengo prezio hauek ezarri dira:
-
Animalia jasotzea: 0,60 €/km
-
Txakurren egonaldia: 9,20 € eguneko (gehienez 30 egun)
-
Katuen egonaldia: 5,53 € eguneko (gehienez 30 egun)
-
Eutanasia 20 kg artekoei: 121,00 €
-
Eutanasia 20 kg baino gehiagokoei: 157, 30 €.