Hautatu da Jaietako kartela

2017-06-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Unai Arruti Benito lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2017ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea.

Epaimahaiko kideak Ramón Ormazabal, Aterpeakoa, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 19 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Unai Arrutiren proposamena hautatu zuten.

Kartela ikusi

 

gehiago irakurri

Aste Berdea 2017: udalak naturarekin konektatzera gonbidatzen du

2017-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, 2017ko Aste Berdea aurkeztu du, eta herritarrak gonbidatu ditu Lasarte-Orian ditugun gune berdeak ezagutzera eta haietaz gozatzera, batzuk bereziak baitira.

Hasi baino lehen, Zaballosek kritikatu egin du Donald Trumpek Estatu Batuak Pariseko Akordiotik atera egingo dituela. Alkateak, Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotzia eta Artelatzeko arduradunak lagun zituela, ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren aurtengo lemaren berri eman zuen: “Konektatu naturarekin” izango da. Lasarte-Oriako Udalak, ohikoa denez, bat egin du ospakizunarekin, Aste Berdea antolatuz.

gehiago irakurri

Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du 4 kirol-zentrorekin

2017-06-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du udalerriko gimnasioekin, jarduera fisikoaren praktika bultzatzeko eta herritarren artean sedentarismoari aurre egiteko. Proiektu honetan parte hartuko duten zentroak hauek dira: Yogalasarte, Aerobic Saito, Koroibos CrossFit eta Miracampos zaldi-zentroa.

gehiago irakurri

Osasunari, Ongizateari eta Estetikari buruzko jardunaldi berriak Lasarte-Orian

2017-05-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak, Aterpeako ordezkariak eta jardunaldien arduradunak lagun zituela, osasunari, ongizateari eta estetikari buruz Villa Mirentxun ekainaren 5etik 9ra egingo diren jardunaldien programa aurkeztu du.

Zaballosek nabarmendu du jardunaldi berri hauek Lasarte-Oriako merkataritzaren bizitasunaren beste erakusgarri bat direla. Han zeudenei eskerrak eman zizkien egindako lanagatik, eta herritarrak parte hartzera animatu zituen.

gehiago irakurri

Diputazioak bere gain hartuko du Atsobakar zahar-etxearen eta Egunezko Zentroaren kudeaketa

2017-05-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken udalbatzarrean, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat egitea onetsi zuen, haren bidez Atsobakar zahar-etxea eta Egunezko Zentroa hemendik aurrera Diputazioak kudea ditzan.

Uztailaren 1etik aurrera, Kabia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko organoa, Atsobakar zahar-etxearen eta Egunezko Zentroaren kudeaketa integralaz arduratuko da, sinatutako hitzarmenari esker.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak lehengo ostiralean "Atsobakar zaharren egoitza Gipuzkoako Foru Aldundiari eskualdatzeko hitzarmena onartu zuen

2017-05-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017ko maiatzaren 26ean buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

 

gehiago irakurri

Udalak 67.478 euro banatu ditu kooperazioko proiektuetan

2017-05-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Batzorde informatiboak aho batez hartutako erabakiarekin, udalak 2017ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 67.478 euro dira, eta Euskal Fondoak kudeatuko ditu. 5 proiektu finantzatuko dira 13.496 eurorekin.

Proiektu horiek Euskal Fondoak (Euskadiko Udal Kooperatzaileen Elkartea, zeinetako kidea baita Lasarte-Oriako Udala) aurkeztutako proiektu-poltsatik hautatu dira. Erdialdeko Amerikako, Karibeko eta Saharako kooperazioan espezializatutako entitate horrek 67.478 euro jasoko ditu.

gehiago irakurri

TXERTATU MERKATUAN proiektuak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori

2017-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutzen dira. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, TXERTATU MERKATUAREN programaren kudeaketaz arduratzen ari da. Beterri-Buruntza eskualdeak, Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, margoketa industriala eta bizikleten konponketen prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan.

gehiago irakurri

Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu dira

2017-05-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta departamentuko teknikariak lagun zituela, Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu zituen. Bernat Solsona bartzelonarraren Wild muralak bereganatu du lehenbiziko saria.

gehiago irakurri

Aterpeako bazkide berrien aurkezpena

2017-05-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aterpeak joan den ostegunean aurkeztu zuen bazkideak kanpatzeko udalaren babesarekin egindako kanpainaren emaitza arrakastatsua. Aterpea 52 bazkide izatetik 110 izatera pasatu da, eta horrek berekin ekarri du elkartea berrantolatu beharra.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna