Albisteak
Gurutze Gorriak, bihotz biriken suspertze tailerrak egingo ditu Urbilen
2017-05-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbat honetan maiatzak 20, Lasarteko Gurutze Gorriak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, bihotz biriken suspertze doako tailerrak eskeiniko ditu Urbil Zentro Komertzialean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gerturatzen diren guztiek, bihotz gelditzea bezalako osasun arazo larri baten kasuan oso baliagarri izan daitezkeen oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte, gainera, suspertze teknikak praktikatzeko aukera izango dute.
Osasunean azkar ibiltzea nahitaezkoa izaten da, batez ere bihotz gelditze batean. Horregatik, zenbat eta jende gehiagok bihotz biriken suspertze maniobrak jakin, bizitza gehiago salbatu ahal izango dira, izan ere, lehenengo bost minutu barruan jarduten bada, %70rainoko igotzen baita bihotz geldiketa izan duen pertsonaren egoera aldatzeko probabilitatea.
Bat-batean hildako hirutik bi, hospitaletatik kanpo gertatzen dira (kalean, etxean…). Hori kontutan hartuta, Gurutze Gorritik, herritarrek bihotz biriken suspertzearen (BBS) oinarrizko teknikak ezagutu ditzaten lanean gabiltza, jokaera azkar batek pertsonaren bizitza salbatu lezakeelako.
Bereziki horregatik, larunbat honetan maiatzak 20, Lasarteko Gurutze Gorriak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, bihotz biriken suspertze doako tailerrak eskeiniko ditu Urbil Zentro Komertzialean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gerturatzen diren guztiek, bihotz gelditzea bezalako osasun arazo larri baten kasuan oso baliagarri izan daitezkeen oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte, gainera, suspertze teknikak praktikatzeko aukera izango dute.
Jardunaldian zehar, Asier Zamakola, Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntza eta erizaintza fakultateko irakaslearen kolaborazioa izango dugu, zeinek populazioak oro har dituen oinarrizko osasun-ezaguera mailaren analisia egingo duen.