Albisteak

Telebista digitaleko errezepzioaren afektazioak

2017-05-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Llega800 entitatearen oharra, Lasarte-Orian 4G telefonia mobila hedatzearen ondorioz telebista digitala errezibitzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Arazo horiek konpontzeko doako jarduketak eskatzeko epea 15 egunean amaituko da. Kontakturako telefonoa 900 833 999 zenbakia da.

LLEGA800en oharra

Zuen udalerrian 4. generazioko telefonia mobilaren zerbitzua (4G 800 MHz-eko bandan) ematen hasi zirenean zuen udalari jakinarazi zitzaion moduan, zerbitzu horrek afektazioak eragin ditzake lurreko telebista digitalaren (LTD) errezepzioan.

Afektazio horiei konponbidea emateko eta telefonia mobileko estazio baseak zerbitzuan jartzeak LTDa afektatuko ez dutela bermatzeko, Llega800 entitateak beharrezko interbentzio teknikoak egiten ditu LTDaren erabiltzaileen errezepzioko instalazioetan. Interbentzio horiek dohainik dira herritar afektatuentzat.

Prozesu hori erregulatzen duen Agindu Ministerialaren arabera, afektazioen kasuan LTDaren erabiltzaileek sei hilabeteko epea dute interbentzioak eskatzeko, telefonia mobileko estazioak zerbitzuan jartzen diren egunetik kontatuta.

Komunikazio honen bidez, jakinarazten dizugu jadanik amaituta dagoela zuen udalerrian estazioak piztu zirenetik hasita 6 hilabeteko epe hori, LTDko errezepzioan gertatzen ziren gorabeherak herritarrentzako kosturik gabe konpontzeko.

Hori horrela izanik ere, jakinarazten dizuegu hamabost egun barru, komunikazio honetan adierazitako egunetik kontatuta, behin betiko amaituko dela LTDaren erabiltzaileek doako interbentzioak eskatzeko epea, 800 MHz-eko banadako 4G nodoek eragin ditzaketen afektazioengatik.

Etorkizunean, zuen udalerrian telefonoa mobileko estazio base berriak piztu ahalko dira, 800 MHz-eko bandan, baldin eta operadoreek beharrezkotzat jotzen badute zerbitzu hau hobetzeko. Kasu horretan, berriro gaiaz informatuko litzateke zuen udala, eta dohainik atendituko lirateke gerta litezkeen intzidentziak, piztutako egunetik kontatuta sei hilabeteko epe berri bat zabalduko litzatekeelarik.

Zalantzarik izanez gero, beti dei dezakezu doako 900 833 999 telefonora, eta han emango dizute zure udalerrian edo udalerri muganteetan instalatutako telefonia mobileko estazio baseek eragin ditzaketen afektazioei buruzko informazio guztia.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna