Herria bizi! Etxetik ateratzen laguntzeko programa espezializatua
2017-04-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako DYArekin elkarlanean, maiatzaren 3tik aurrera Herria Bizi programa jarriko du martxan, etxetik irteteko zailtasunak dituzten adineko pertsonei horretan laguntzeko programa espezializatua.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak eta DYAko arduradunek gaur arratsaldean Jubilatuen Elkartean aurkeztu dute programa hau, zeinaren asmoa baita alternatiba bat ematea aldi batez edo erabat aulki gurpildun baten mende egotera behartuta daudenei edo, zailtasun fisikoak dituztelarik, beren etxeetatik kalera erraz irten ezin direnei.
XXXVI. SANTA ANA PALA TXAPELKETA
2017-04-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hamaseigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa 2017ko maiatzaren 22an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da. Txapelketan 16 urte beteak izanik, Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) udal kiroldegian egin behar da maiatzaren 14a arte. Inskripzioa doan da. Aurtengo berrikuntza izango da finalen egunean, txapelketan parte hartu duten bikoteen artean, egingo den kirol materialaren eta gastronomikoaren zozketa.
Txapelketaren araudia eta egutegia ikusi
2017ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
2017-04-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 19 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Iritzia emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!
Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbideari.
Aurkeztu da maiatzeko agenda kulturala
2017-04-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako maiatzeko programazio kulturala oso indartsua eta askotarikoa izango da. Hitzaldiak, erakusketak, musika, dantza eta zinema era guztietako publikoentzat, alkateak nabarmendu duen moduan.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin eta Xabier Goitia kulturetxeko gerentearekin batera, maiatzerako prestatutako programazio intentsu eta bariatua aurkeztu dute. Antolatutako ekitaldi guztiez gozatzera animatu ditu alkateak herritarrak.
Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan segurtasunari buruzko hitzaldia
2017-04-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gure herriko merkatarietako batzuek oraindik orain jasan dituzten larderiazko lapurretek sortu duten beldurrezko egoera dela eta, segurtasunaren gaineko kezkak berekin eskatzen du ekitea, poliziaren zuzeneko interbentzioarekin batera, prebentziozko neurriak ezarriz delinkuenteek egin ditzaketen ekintzei aurre egiteko.
Belarriprest pegatinaren eskaintza jasoko dute herriko establezimenduek datozen egunetan
2017-04-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Euskararen bederatzigarren Maratoiaren harira herriko negozioetan banatutako 40 “Belarriprest” pegatinen funtzioari iraunkortasun bat eman asmoz, bi aldeetatik ikus daitekeen eta itsasteko den pegatina berriaren eskaintza luzatu zaie herriko establezimendu guztiei gutun baten bidez. Eta 60 establezimenduk eskatuta jarri da abian pegatinak eskuratzeko kanpaina.
Lore eta Landareen V. Azoka
2017-04-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Larunbat 22an Lasarte-Oriako Lore eta Landareen V. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.
Diru-laguntzen 2017-2019ko Plan Estrategikoa onetsi da
2017-04-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak 2017-2019 eperako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen. Epe horretan udalak pertsonei, familiei edo entitate pribatuei emateko aurreikusita dauzkan diru-laguntzak jasotzen ditu plan horrek.
Lehenbiziko janari-banaketa familia behartsuen artean
2017-04-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 119 familia, 323 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen 2017.ko lehenengo janari-banaketaren onuradun.
Udalbatzarrak lehengo ostiralean hartutako erabakien bozketak
2017-04-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko apirilaren 7an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 4 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue: