Albisteak

Gaur San Pedro jaietarako ideiak biltzeko azken bilera

2013-04-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Atzo arratsaldean, kultur etxean 20 lagun bildu ziren aurtengo San Pedro festetako egitarau musikalerako ideiak proposatzeko. Astelehenean haurrentzako programaziorako proposamenak jaso ziren eta gaur arratsaldeko 18:30etan Kultur etxean, jaietan zehar ospatuko diren ekitaldi kulturalak izango dira mintza gai. Ondoren, bilera hauetan jasotako uztarekin Udalak bere lanari ekingo dio ekainerako egitarau osatzeko.

 

Bilera hauek 2012. urtean ekin genion egiteari.Orduan, parte hartzea handia izan zen, eta hori dela eta, aurtengoan ere errepikatzea erabaki dugu.

 

Ezin izan baduzu bileretara, apirilak 19ra arte oraindik aukera duzu:

-Eskuorriaren bidez:

Proposamenak biltzeko bileraz gain, etxe guztietara eskuorritxo bat ere bidali zaizue, eta bertan zuen proposamena egin eta edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan uzteko aukera ere izango duzue. Proposamena edozein motatakoa izan daiteke, izen konkreturen bat, jaien filosofiaren inguruko balorazio bat, ekarpen orokorrago bat,… PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA APIRILAREN 19RA ARTEKOA IZANGO DA.

-Internetez

Lasarte-Oriako udalaren parte hartze webgunean ere, HITZARTUN, zuen ekarpenak egiteko aukera izango duzue. Horretarako, www.albisteak.lasarte-oria.org web gunean sartu besterik ez duzue egin behar (aukera jada erabilgarri dago).

Klikatu hemen zure proposamena egiteko.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna