Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien bozketak
2017-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko otsailaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 10 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Zumaburuko eskolako obrei buruzko argibideak
2017-02-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zumaburuko eskolako guraso-talde batek ikastetxeko obrei buruz eta udalaren eginkizunari buruz emandako informazioen gaineko argibideak eman nahi ditu Udalak, gogoraraziz guraso-elkartea puntualki informatua daukala izandako nobedadeez.
Euskal Inauteriak irekiko ditu Lasarte-Oriako 2017ko Inauteriak
2017-02-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2017ko Inauterien programa aurkeztu dute.
Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien festa hori hobea izateko egiten duten lana.
Omenaldia Lasarte-Oriako ehun-urtedunei
2017-02-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak atzo Blasa Hernández eta María Dolores Toribio bisitatu zituzten, Lasarte-Oriako bi ehun-urtedunak.
Herrian 100 urte bete dituztenak bisitatzeko lehengo tradizioa errekuperatuz, alkatea eta zerbitzu sozialetako zinegotzia 100 urteen langa gainditu duten bi emakume horien etxeetara hurbildu ziren eta, haiekin hizketan aritu ondoren, arrosa zurizko lore-sorta bana entregatu zieten. Horrela, Udalak aitormena egin nahi die pertsona horien bizitzari.
Datorren asteartean, otsailak 14 Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du
2017-02-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, otsailak 14, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Master Boxeoa. Parekotasunaren bidean
2017-02-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren larunbatean, otsailak 11, Lasarte-Oriako “Maialen Chourraut” kiroldegian boxeoko gau-jaialdi bat egingo da, non gizonezkoek eta emakumezkoek parte hartuko duten.
Bihar, aurrekontu partizipatiboen prozesuan parte hartzeko azken eguna da
2017-02-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Bihar amaituko da hiritarrek 500.000 euroko inbertsiorako bere proposamenak aurkezteko epea. Parte hartzeko orria, udaleko webeko “Kontsultak” formularioa deskarga daiteke, eta udalaren eraikinetan parte hartzeko jarrita dauden postontzietan utzi ahal izango da, otsailaren 8a baino lehen (udaletxe zaharrean, kiroldegi munizipalean, kulturetxean eta osasun-zentroan).
2.881 familiak eta 35 hondakin-sortzaile berezik eman dute izena biohondakinak bereizita biltzeko sisteman
2017-02-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2.916 erabiltzailek abalatzen dute biohondakinak bereizita biltzeko kontainer marroiaren kanpainan herritarrek izan duten parte-hartze handia. Hondakinak sortzearekin arduratsu izateko mezua ondo barneratu da Lasarte-Oriako herritarrengan.
OTSAILEKO AGENDA KULTURALA
2017-02-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da.
Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dute otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VI. edizioa, Danok Kidek antolatua.
Eskolako materiala erosteko laguntzak 33 familiatara iritsi dira
2017-01-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 53 eskola-umeren 33 familia izan dira 2016-2017 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzen jasotzaile. Onetsitako laguntzen kopuru totala 2.740 euro izan da.
33 familia horietatik, 27 diru-sarreren lehen tartekoak dira, 4 bigarrenekoak eta 2 hirugarren tartekoak. Hiru eskaera geratu dira laguntzetatik kanpo: bat, familiaren diru-sarreretan kopurua gainditzen zuelako, eta beste biak, Udalarekin zorretan zeudelako.