Martxoaren 8ko ekitaldien aurkezpena
2017-02-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zinema, ipuin-kontaria, antzerkia, zumba eta erakusketa bat, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Udalak antolatu dituen ekitaldien lagin bat.
Jesus Zaballos alkateak Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziarekin, Izaskun Oronoz teknikariaren eta Zentro Zibikoko arduradunekin batera aurkeztu du martxoaren 8rako aurreikusitako programazioa. Zaballosek esan duenez, udalak nahi duenaren ispilu izan nahi du, hau da, berdintasunaren aldeko lana jarduketa transbertsala izan dadila, arlo guztiena oro har, udaleko Berdintasunerako Planean xedatutakoaren arabera.
Ertzaintzarekin koordinatzeko protokoloa sinatu da
2017-02-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Karmelo Martínez Hernaniko Ertzaintzaren komisariako buruak gaur goizean sinatu dute udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko harremanak arautuko dituen protokoloa. Barruan hartzen du generozko bortizkeriaren kasuetan nola jokatu.
Atsobakarko geralekua tokiz aldatua otsailaren 26ko igandean
2017-02-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gure udalerrian inauteriak ospatuko direla-eta datorren otsailaren 26an igandearekin Kale Nagusia Ola Kalearen eta Tajamarren artean itxi egingo dela eta, TSST autobus-konpainiak Atsobakarko ohiko geralekua Atsobakarko biribilgunera lekualdatuko du, egun horretan urtero Tolosako inauterietara doazen Lasarte-Oriako herritarrei joan-etorria errazteko, hartara Zumaburuko jubilatueneko geralekuraino joan beharrik izan ez dezaten.
Autobus-konpainiak seinalizazio bertikala jarriko du geralekuan, bai eta informazio-kartelak ere ohiko geralekuan, nora lekualdatu den adieraziz.
Albiste honetan bertan ikus dezakezu irudi bat non gurutze gorri batekin agertzen baita geralekua nora lekualdatuko den.
Mirakanposera joateko kamioaren itxialdia
2017-02-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herritarrei jakinarazten zaie, Zatarain eremua urbanizatzeko obrak direla eta, hilaren 27an itxi egingo dela San Frantzisko Kaletik Mirakanpos Urbanizaziora joateko kamioa, eta itxialdiak ibilgailuen nahiz oinezkoen zirkulazioari eragingo diola.
Kontuan izanda obrak burutzeko epea luzea izango dela, hainbat neurri hartuko dira sarbide alternatiboa errazteko. Horretarako, zenbait gune zabaldu egingo dira, Urnieta Bideko sarbidetik ibilgailuen gurutzatzea errazteko, eta oinezko sarbide bat egokituko da San Frantzisko Kaletik joateko.
Herritarrei eskatzen diegu ahalik gehien kolabora dezatela, eta erregutzen diegu barka ditzatela eragozpenak.
Anima Servicios-ek 1.500 euro entregatu dizkio Ostadar-Saiarrerri
2017-02-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Anima Servicios enpresak 1.500 euro entregatu dizkio Saiarreri, Ostadarren kirol egokitu eta inklusiboko sekzioari. Diru hori Eguberrietako Haur-Parkeko sarreretatik bildutakoari dagokio.
Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoarekin bat egiteko Erakunde Adierazpena
2017-02-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zeneko 41. urteurrenea dela eta, bertaratutako Bozeramaileen Batzordekoek aho batez hurrengo erakunde adierazpena onartu dute:
Aterpearen bazkideak kaptatzeko kanpaina
2017-02-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Ramón Ormazabal Aterpeako lehendakariak bazkideak kaptatzeko kanpaina aurkeztu dute, merkatariak eta ostalariak Aterpeako bazkide egitera gonbidatzen dituen gutun batekin hasiko dena.
Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria
2017-02-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu du, eta bihar hasiko da etxe guztietara iristen. Aldizkarian 2016. urtean egindako jarduketa nagusiak xehatzen dira.
Zaballosek adierazi duenez, bihar hasiko dira lasarteoriatarren etxeetan banatzen Lasarte-Oria Lantzen aldizkari munizipalaren 12. zenbakiaren 8.000 aleak. Aldizkariaren kostua 4.822 eurokoa izan da, eta Typo90 enpresak diseinatu eta inprimatu du.
Kreditu hipotekarioen zoru-klausulei eta formalizazio-gastuei buruzko informazioa
2017-02-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
FEMPek zirkular interesgarri bat bidali die udal guztiei, kreditu hipotekarioetako zoru-klausulen eta formalizazio-gastuen kasuan nola jardun informazioa emanez.
Zinegotzi berrien kargua hartzea
2017-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo, Udalbatzarrean, Nuria Fernandez Lasarte-Oriako zinegotzi berria bere karguaz jabetu zen. Nuria Fernandez PSE-EEren udal-taldeari batzen zaio eta Sozioekonomiako Batzordeko buru izango da.