Ostadar Saiarren kirol egokitua lantzeko sail berria
2016-12-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Sail honen helburua, urritasuna duten pertsonek ere kirol praktika izateko aukera eskaintzea da. Honi lotuta, kirol inklusioa lantzea ere helburuetako bat da.
Atzo inauguratu zen Lasarte-Oriako Eguberrietako Haur-Parkea
2016-12-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkateak, zenbait korporaziokide lagun zituela, Eguberrietako Haur-Parke tradizionala inauguratu zuen. Parkea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.
"Armairuaren zirrikitutik" dokumentala gaur estreinatuko da kulturetxean
2016-12-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Lasarte-Oriako euskalgintzak, Landaberri ikastolaren sorreraz geroztik egindako ibilbidea jasotzen du, testigantzen bidez kontatua eta irudiz jantzia.
Gaur arratsaldean, 19:30ean, Manuel Lekuona kulturetxean estreinatuko da “Armairuaren zirrikitutik. Lasarte-Oriako euskalgintza 1966-2016” dokumentala. Sarrera doan da eta ordubete lehenago zabalduko da leihatila, sarrerak hartzeko. Dokumentala Edu Galardik eta Isa Fernandez de Agirrek egin dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordearen enkarguz.
Etxegintza suspertzeko hitzarmena Zabaleta Berri S.L. enpresarekin
2016-12-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak eta Zabaleta Berri S.L. enpresak, lur-sailen jabe dena, hitzarmen bat sinatu dute, Zabaleta Berrin prezio tasatuko 52 etxebizitza eraikitzeko obrei ekiteko aukera emango duena. Hitzarmenean jasota gelditzen da 2017an frontoi berria bukatura egon beharko duela.
LASARTE-ORIAKO ERREGE MAGOEN DESFILEA KARTEL BERRIA
2016-12-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
MEGABAko kideak, atsegin handiz, hurrengo urtarrilak 5ean izango den “Lasarte-Oriako Errege Magoen Desfilea”-rentzako osatu duten kartel berria bidali nahi dizuegu.
MEGABAko kideak urteetarako erabilgarria izango duten kartel berria aurkezten dute “Lasarte Oriako Errege Magoen Desfilea” lelopean: Elkarteko kideak esan dutenez “2016ko kabalgata arte, herriko gazteekin kartel lehiaketa antolatu ohi dugu. Baino azken urteetan aipatu bezala eta aurten ere, abisatu dugunez, bolondresa falta dugularik, aurten kartelan lehiaketari ezin izan diogu frente egin; horren ondorioz, hurrengo urteetarako kartel bat osatzea pentsatu dugu”.
BIZIKLETA BERRIAK KIROLDEGIKO INDOOR ZIKLISMOKO ARETORAKO
2016-12-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Abenduaren 12tik aurrera, kiroldegi munizipaleko indoor ziklismoko aretoak bizikleta berriak dauzka spinningean aritzeko. Bizikleta guztiak ordeztu dira: guztira 20 bizikleta estatiko adjudikatu zaizkio, 37.673 euroan, Astigarragako Argysan enpresari.
Hitzarmena sinatu da Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkartearekin
2016-12-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Sabin Urcelay jaunak, Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko presidenteak, sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak 2000 euro jasoko ditu.
Alkateak nabarmendu zuenez, lasarteoriatar horiek egiten duten lan garrantzitsuari esker funtzionatzen dute gure osasun-zerbitzuen sistemak eta gure operazio-gelek. Odol-emaile guztiei eskertu zien beren ekarpen solidarioa, hain ondasun baliotsua den odola eskaintzen baitute.
Gaztelekuaren itxiera
2016-12-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eguberrietako eta Urte Berriko jaiak direla eta, Gaztelekua abenduaren 24an eta 31n itxita egongo dela jakinarazten da.
Hitzarmenak sinatuz berretsi dute 2016 urte emankorra Udalak eta euskalgintzak
2016-12-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak 2016-17 ikasturterako lankidetza hitzarmenak sinatu ditu euskalgintzako gizarte eragileekin eta 25 eta 50 urteurrenak ospatzekoak Ttakunekin eta Landaberrirekin
Udalaren izenean, Jesús Zaballos alkateak eta Euskarako Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik hitzarmen hauen garrantzia azpimarratu zuten, bai jasotzen dituzten programen eta diru-laguntzen kopuruarengatik, baina, batez ere, hitzartutakoaren bidez eragile guztiek saretuta eta adostasunean lanean aritzeak suposatzen duenagatik.
Hitzarmenaren filosofiak adierazten du Udalak, Ttakun kultur elkarteak eta lau ikastetxeek elkarrekin landu dituztela Lasarte-Oria euskalduntzen jarraitzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. Ez da soilik programa batzuk egiteagatiko diru-laguntza emate soil bat. Filosofia horrekin ari dira elkarlanean erakunde guztiak eta Landaberri ikastolaren 50. urteurrenak eta Ttakunen 25.ak berretsi besterik ez dute egiten harreman-modu hori.
Lasarte-Oriako 2. San Silvestrea aurkeztu da
2016-12-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ekimen herritar batek, CD Texas klubaren eta Lasarte-Oriako Udalaren sostenguarekin, 2. San Silvestre lasterketa antolatu du, abenduaren 31n gure kaleak korrituko dituena.
Lasarte-Oriako herritar-talde bat bildu ziren atzo Lasarte-Oriako Udaletxean, 2. San Silvestre lasterketa aurkezteko. Aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak biziki eskertu zuen ekimen herritar horrek lasterketa hori antolatzeko egindako lana, eta aitortu zuen ahalegin handia egiten dutela Udalak egiten duen ekarpenaren aldean.